Robledillo de la Vera (extremadureraz Robleíllo) Cáceresko probintziako ipar-ekialdeko udalerri bat da, La Vera eskualdekoa. 2008ko erroldan, 309 biztanle zituen.
Etimologia
Bere izenak harizti txikia esan nahi du.
Jaiak eta ospakizunak
- Jai nagusiak Done Mikelekoak dira, eta irailaren 28tik urriaren 1era bitartean ospatzen dira. Done Mikel eta San Miguelillo egunetan (irailaren 29a eta 30a) meza eta prozesioa egiten da herriko dantzariekin. Azken egunean, Quema de Satanás antolatzen da herriko plazan.
- Bestelakoak: maiatzeko lehen astelehenean, "Madre Matilde" delakoaren omenez.
Ondarea
- Done Mikel Goiaingeruaren eliza, XVI. eta XVII. mendeen artean eraikia.
- Sor Matilde Tellezen etxea. Hijas de María Madre de la Iglesia ordenaren sortzailea izan zen.
Ikus, gainera
Kanpo Loturak
- (Gaztelaniaz) Robledillo de la Verako Udalaren webgunea
Kanpo estekak