Sabina arrunt

Sabina arrunt
Irudi gehiago
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida
OrdenaPinales
FamiliaCupressaceae
GeneroaJuniperus
Espeziea Juniperus sabina
A.

Sabina arrunta edo miter arrunta (Juniperus sabina) Cupressaceae familiako espezie baten izen arrunta da. 2 m inguru luze egiten da, gehienera 4 m. Ezkata itxurako hostoa izaten du, iraunkorra eta kolorez berde iluna. Lore arra eta emea oin banatan edo oin berean izan ditzake; menoikoak edo dioikoak izan daitezke. Fruitua poxpolinaren antzeko biribila eta kolorez berde moreantza izaten du. Herri sendagintzan haurra galarazteko erabili izan da. Eritasun nahiko larriak eragin ditzake, digestio hodietako odol-galtzeak, esate baterako. Leku lehor, egutera eta harritsuetan hazten da.

Erdialdeko eta hegoaldeko Europa eta mendebaldeko eta erdialdeko Asiako mendietan hazten da. Bi aldaera ditu,[1] botaniko batzuen ustetan espezie bereiziak direnak:[2]

  • Juniperus sabina var. sabina.
  • Juniperus sabina var. davurica.

Hibrido bat sortzen da Juniperus chinensis-arekin bilduta, Juniperus × pfitzeriana izenarekin ezagutzen dena. Era naturalean jaiotzen da Txinako iparmendebaldean, eta oso arrunta da planta apaingarri moduan. Handia da, 3–6 m luze izan daiteke.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-9-17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Farjon, A. (2005). Monograph of Cupressaceae and Sciadopitys. Royal Botanic Gardens, Kew. ISBN 1-84246-068-4
  2. Adams, R. P. (2004). Junipers of the World. Trafford. ISBN 1-4120-4250-X


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q148630
  • Commonscat Multimedia: Juniperus sabina / Q148630
  • Wikispecies Espezieak: Juniperus sabina

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • African Plant DB: 131020
  • BioLib: 2412
  • Dyntaxa: 222147
  • EOL: 1061665
  • Fl. China: 210000919
  • GBIF: 2684419
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=20859
  • IPNI: 30166980-2
  • ITIS: 505931
  • UICN: 42249
  • NCBI: 224740
  • PlantList: kew-2331683
  • USDA Plants: JUSA5
  • VASCAN: 4706
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: 6YM5204449
  • Wd Datuak: Q148630
  • Commonscat Multimedia: Juniperus sabina / Q148630
  • Wikispecies Espezieak: Juniperus sabina


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.