Salvia microphylla

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Salvia microphylla
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaLamiaceae
LeinuaMentheae
GeneroaSalvia
Espeziea Salvia microphylla
KUNTH, 1817

Salvia microphylla Lamiaceae familiako zuhaixka da. Ipar Amerikan du jatorria, Arizonan eta Mexikon, baina 1990. urtetik aurrera mundu guztiko lorategietan ikus daiteke landare apaingarri gisa, oso erraz hibridatzen baitu. Sendabelarra ere bada.

Deskribapena

120 cm-ko altuera hartu dezakeen zuhaixka da, adaar asko izaten dituena. Adarrak gorrixkak izan daitezke. Hostoak obalatuak dira eta menda usaina dute. Loreak 20 cm-ko luzera duten mordoetan antolatzen dira. Kolore gorri bizia izaten dute.

Salvia greggii espeziearekin nahastea erraza da, askotan elkarren hibridoak ere agertzen baitira. S. microphylla-ren hostoek ertz horzkatuak dituzte, S. greggii-renek ordea ertz leuna dute.

Erabilera

Mexiko aldean sendabelar gisa erabiltzeko landatzen da. Efektu lokartzailea dauka, baina emakumezkoen hilerokoan sor daitezkeen arazoak ekiditeko ere erabiltzen da.

Hostoekin egindako infusioek azaleko arazoak konpontzen dituztela esaten da, granoak, saranpioia, eskarlatina eta abar.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2705479
  • Commonscat Multimedia: Salvia microphylla / Q2705479
  • Wikispecies Espezieak: Salvia microphylla

  • Datu taxonomikoak
  • African Plant DB: 117745
  • EOL: 485076
  • GBIF: 2927045
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=404842
  • IPNI: 456704-1
  • ITIS: 504994
  • NCBI: 268916
  • PlantList: kew-183199
  • W3TROPICOS: 17603325
  • USDA Plants: SAMI20
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: QE59M93OMQ
  • Wd Datuak: Q2705479
  • Commonscat Multimedia: Salvia microphylla / Q2705479
  • Wikispecies Espezieak: Salvia microphylla