San Joan Ante Portam Latinam

San Joan Ante Portam Latinam Joan Ebanjelariaren martirioa gogoratzen duen izena da. Erromako Latina atearen aurrean olio irakinetan sartuz martirizatu omen zuten, eta Jainkoak inolako kalterik gabe salbatu omen zuen; une horren oroigarri da, hain zuzen, San Joan Ante Portam Latinam izena. Kopisten garaitik, liburugintzan dihardutenen santu zaindaria da (gaur egun, inprimatzaileen zaindaria): izan ere, liburuak eskuz kopiatu behar ziren garai haietan, tinta egiteko osagaiak galdara batean berotuz urtzen zituzten.[1]

Euskal Herrian badira hainbat baseliza, San Joan Ante Portam Latinam gurtzen dutenak:

  • San Joan Ante Portam Latinam: Abandoko (Bilbo, Bizkaia) baseliza bat.
  • San Joan Ante Portam Latinam edo San Joan Txiki: Mendiolako (Eskoriatza, Gipuzkoa) baseliza.
  • San Joan Ante Portam Latinam edo San Joan Txiki: Lazkaomendiko (Lazkao, Gipuzkoa) baseliza.
  • San Joan Ante Portam Latinam: Leintz Gatzagako (Gipuzkoa) baseliza bat.
  • San Joan Ante Portam Latinam: Marindako (Kuartango, Araba) baseliza erromanikoa.

Guardian, San Joan Ante Portam Latinam izeneko aztarnategi arkeologikoa ere badago, izen bereko kofradia bati lotua.

Erreferentziak

  1. JRequena: «SAN JUAN ANTE PORTAM LATINAM, Patrón de los impresores», 2005-07-31 (2010-07-08an hartua).



Hau argipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko.
Hona barne esteka baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu esteka, artikulu egokira eraman dezan.