Seoul Station
Seoul Station | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2016 | |||
Jatorrizko hizkuntza | koreera | |||
Jatorrizko herrialdea | Hego Korea | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | beldurrezko zinema eta zombie film (en) | |||
Iraupena | 93 minutu | |||
Telesaila | Train to Busan (en) | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Yeon Sang-ho (en) [[Kategoria:Yeon Sang-ho (en) zuzendutako filmak]] | |||
Gidoigilea(k) | Yeon Sang-ho (en) [[Kategoria:Yeon Sang-ho (en) idatzitako filmak]] | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Seul | |||
kronologia | ||||
|
Seoul Station (koreeraz: 서울역: Seoulyeok) Hego Koreako zonbi filma da, nagusientzako animazio gisa ekoitzia, Yeon Sang-hok idatzi eta zuzendua.[1] 2016ko abuztuan estreinatu zen, Shim Eun-kyung, Ryu Seung-ryong eta Lee Joon direlarik aktore nagusiak ahotsak jartzen.[2][3]
Sariak
Bilboko 2017ko Fant zinemaldi fantastikoko garaikur nagusia Yeon Sang-ho zuzendariarentzat izan zen film honengatik[4].
Film Luze Onenaren saria eman zioten Asian Pacific Screen Awards sarien 10. edizioan, 2016. urtean.
Zonbien film sorta
Train to Busan aktoreekin egindako zonbi filmerako prekuela gisa balio du filmak, erakusten baitu zonbi epidemia Hego Korean hasi zela, ia aldi berean ekoitzi zen eta tren batean egokitu zen beste film horren gertaerak baino lehen.[5][6] Seoul Station eta Train to Busan ia aldi berean egin zituen zuzendariak; gaia lotuz, baina ez pertsonaiak; geroago Peninsula filma zuzendu zuen, zonbi epidemia Korea osora zabalduta zegoela irudikatuz, berriz ere ingurunea eta gaia da lotura, ez pertsonaia zehatzak.
Erreferentziak
- ↑ Tsui, Clarence. (August 1, 2016). «'Seoul Station' ('Seoul-yeok'): Film Review» The Hollywood Reporter.
- ↑ (Frantsesez) «Seoul Station» allocine.fr.
- ↑ «Seoul Station» filmaffinity.com.
- ↑ Filmazpit, via. «Seoulyeok (Seoul Station)» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
- ↑ «Animation prequel of 'Train to Busan' to hit theaters in August!» allkpop.com.
- ↑ «Cannes Hidden Gem: South Korean Animator Makes Apocalyptic Live-Action Debut With 'Train to Busan'» hollywoodreporter.com.
Kanpo estekak
- Datuak: Q25207551