Shinji aintzira

Shinji aintzira
宍道湖
Datu orokorrak
Garaiera0 m
Motaaintzira
Luzera16 km
Zabalera8,5 km
Azalera79 km²
Sakonera6 m
Bolumena340 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak35°27′N 132°58′E / 35.45°N 132.97°E / 35.45; 132.97
Honen parte daHii River (en) Itzuli
KokapenaHii River (en) Itzuli
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Shimane
Hidrografia
Erresidentzia denbora3 hilabete

Shinji aintzira (japonieraz: 宍道湖, Shinji-ko?) Japoniako aintzira gazikara bat da, Shimane prefeturan dagoena. Japoniako zazpigarren aintzira handiena da.

Geografia

Prefeturako hiriburua den Matsue hiriaren ondoan dago. Matsue eta Izumo lautaden 7.652 hektareatako hezegunea Ramsarko eremu izendaturik dago.

Japoniako itsasoarekin lotzen da Nakaumi aintziraren bidez. Horregatik dauka ur gazikara Shinji aintzirak.

Ekonomia

Garrantzi ekonomiko handia dauka inguruko herri eta hirientzat, izan ere bertan arrantza aukerak eta bainuetxeak ugari baitaude.

Gastronomiari dagokionez aipagarriena Shijimi bibalboa (Corbicula japonica) da, oso goxoa, baina munfduko eremu ugaritan espezie inbaditzailea dena. Aingira eta suzuki arraina ere ohikoak dira.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1151248
  • Commonscat Multimedia: Lake Shinji / Q1151248

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 205145542716496641952
  • NDL: 00636375
  • Wd Datuak: Q1151248
  • Commonscat Multimedia: Lake Shinji / Q1151248
35°27′N 132°58′E / 35.450°N 132.967°E / 35.450; 132.967

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page