Siriako basamortua

Siriako basamortua
بادية الشام
Siriako basamortua, Dair-Az-Zur eta Tadmor arteko punturen batean.
33°20′N 38°50′E / 33.33°N 38.83°E / 33.33; 38.83
Eremua500.000 km²

Siriako basamortua[1] (arabieraz: بادية الشام, bādiyat ash-shām‎) Arabiako penintsulako iparraldeko eremu lehorra da, Saudi Arabiako iparraldea, Jordaniako ekialdea, Siriako hegoaldea eta Irakeko mendebaldea hartzen dituena. 500.000 kilometro koadroko eremua hartzen du[2].

Geografia

Esteparen eta benetako basamortuaren konbinazioa da Siriako basamortua. Orontes ibaiaren harana du mendebaldeko muga, eta Eufrates ibaia ekialdekoa; iparraldean ipar-erdialdeko Siriako lur emankorragoetan du amaiera, eta hegoaldean Arabiako basamortuarekin elkartzen da. Oasi gehienak, hala nola Palmira eta Damasko, iparraldean daude[3]. Paisaia berezia da, Siriako hegoaldeko Jabal ad Duruz eskualdeko sumendietatik etorritako laba jarioek eratua. Urtean 125 mm euri jasotzen du eta historian ia ezin igarozko hesia izan da Mediterraneo sortaldeko eta Mesopotamiako lurralde jendeztatuen artean. Egun ibilgailuetarako bideek zeharkatzen dute eta petrolio hobiak daude han. Hegoaldea beduinoen bizileku izan da. Hauetako batzuek bizimodu nomadari eusten diote oraindik.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/1/8 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak. euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-3-20).
  2. Where Does The Syrian Desert Lie?. worldatlas.com (Noiz kontsultatua: 2017-01-08).
  3. Syrian Desert. encarta.msn.com (Noiz kontsultatua: 2017-01-08).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q339162
  • Commonscat Multimedia: Syrian Desert / Q339162

  • Identifikadoreak
  • GND: 4804761-2
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q339162
  • Commonscat Multimedia: Syrian Desert / Q339162