Sophie Opel
Sophie Opel | |
---|---|
1868 Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sophie Marie Scheller |
Jaiotza | Dornholzhausen (en) , 1840ko otsailaren 13a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Rüsselsheim am Main, 1913ko urriaren 30a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Mausoleum of the Opel family (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Adam Opel (1868 - ezezaguna) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea |
Sophie Marie Opel, Ama Opel bezala ere ezagutzen da (jaiotzaz Sophie Marie Scheller, Dornholzhausen, Hessengo Dukerri Handia, Alemaniar Inperioa, 1840ko otsailaren 13a – Rüsselsheim am Main, Alemania, 1913ko urriaren 30a) alemaniar industria-enpresaburua, ekintzailea eta aitzindaria izan zen. Bere kudeaketapean eta interesen kontrolpean, Opel josteko makinak eta bizikletak egitetik automobiletara pasatu zen.[1][2][3][4]
Bizitza goiztiarra eta hezkuntza
Opel, Sophie Marie Scheller izenez 1840ko otsailaren 13an jaio zen Dornholzhausen, Hesseko Dukerri Handian, Alemaniar Inperioan. Gurasoak Friedrich Franz Scheller eta Susanna Maria Scheller-i (Fischer ezkongabetan) izan ziren.[5][6] 13 anai-arreba zituen. Gurasoak ostalariek izan ziren eta aitak 1828an erositako "zum Hirschen" (Oreinera) ostatuan aritzen ziren.[7] Bera herriko eskoletara joan zen eta frantsesa ere ikasi zuen.[8]
Ibilbidea
Opel familiako Adamekin ezkondu ondoren, laster izan zen bere senarraren lanetan parte hartzen. Hala ere, hasiera batean bere dotea ez zen handia izan, Scheller familia ez baitzen aberatsa eta. 1869an, bere aitak, Friedrich Scheller-ek, 100.000 Thaler irabazi zituen Brunswickeko Dukerriko Loterian, eta bizirik zeuden hamar seme-alaben artean banatu zuen. Sophie Opelek bere senarraren konpainian inbertitu zuen, eta, azkenean, lurrun-motor berri baten erosketa abiatu zuen.[1] Dorothée eta Elise Scheller ahizpek ere Adam Opel-en Rüsselsheim-eko lantegian inbertitu zuten eta Sophiek kudeatu zuen josteko makinaren eraldaketa eta bizikleten ekoizpena automobil fabrika batera. 1895ean Adam Opel enpresaren jabe zen senarra hil ondoren, akziodun handiena bihurtu zen eta bere bi semeekin Europako automobil enpresa lider batera garatu zuen konpainia. 1895ean enpresak 1.000 langile baino gehiago zituen.[9]
Bizitza pertsonala
1868ko azaroaren 17an, Adam Opel, Opel-en fundatzailearekin ezkondu zen. Rüsselsheim-eko fabrika industria-lurretan bizi ziren, eta bost seme izan zituzten;
- Georg Adolf Carl "Carl" (1869ko abuztuaren 31 - 1927ko otsailaren 16a)
- Wilhelm Albert "Wilhelm von Opel" (1871ko maiatzaren 15a - 1948ko maiatzaren 2a)
- Heinrich Adam "Heinrich von Opel" (1873ko irailaren 22a - 1928ko maiatzaren 25a)
- Friedrich Franz "Fritz Opel" (1875eko apirilaren 30a - 1938ko abuztuaren 30a)
- Ludwig Opel (1880ko urtarrilaren 1a - 1916ko apirilaren 16a)
Sophie Opel 1913ko urriaren 30ean hil zen, 73 urteekin, bihotz-gutxiegitasunaren ondorioz. Rüsselsheim am Main-en lurperatu zuten.
Literatura
- Gerta Walsh: Sophie Opel – Unternehmerin im 19. Jahrhundert. In: Hessische Heimat (19.mendeko ekintzailea, Hessiche aberrian). Heft 2 (2.koadernoa) /1992, S. 68–70
Erreferentziak
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «La historia de Sophie Opel y un premio de lotería que le permitió crear la famosa marca de coches» La Vanguardia 2021-11-06 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sophie Marie Scheller · Sophie Opel (1840-1913) - Reinas sobre Ruedas. 2020-01-16 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) redaccion_nm. (2019-03-08). «Sophie Opel, la mujer que inició los 120 años de éxito de Opel» NeoMotor (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
- ↑ «SOPHIE MARIE OPEL: LA MUJER EMPRENDEDORA, ENÉRGICA Y VISIONARIA QUE INICIÓ LOS 120 AÑOS DE ÉXITO DE OPEL - veoMotor.com» www.veomotor.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
- ↑ «Ev. Waldenser-Kirchengemeinde Bad Homburg v.d.Höhe - Dornholzhausen» waldenser.evangelisch-hochtaunus.de.
- ↑ «Hessische Biografie : Erweiterte Suche : LAGIS Hessen» www.lagis-hessen.de.
- ↑ (Alemanez) «Die Mutter des Konzerns» www.fr.de 2013-10-25.
- ↑ «Sophie Opel - Biografie WHO'S WHO» whoswho.de.
- ↑ Gerta Walsh. (October 28, 2013). Die Vorreiterin. Taunus Zeitung.
Kanpo estekak
- Datuak: Q2302838
- Multimedia: Sophie Opel / Q2302838