Spaghetti western

Filma dekoratu bat Almerian

Western europarra, spaghetti western izenaz ere ezagunagoa, Western zinema generoaren azpigenero berezi bat da. 1960 eta 1970eko hamarkadetan modan egon zen, spaghetti westerna jada gainbehera zihoan arren. Film horietako gehienak konpainia italiar eta espainiarrek ekoitzi zituztenez, generoak laster jaso zuen spaghetti western izena (italo-western ingelesez) edo txorixo western, film espainiarrak zirenean. Gehienak, Espainiako Almerian filmatu ziren. Ospetsua da Tabernaseko Basamortua, bertan ondu baitziren azpigenero horretako film handi asko.

Historia

Western europar antzinakoena Kaliforniako enperadorea da ("Der Kaiser von Kalifornien"), 1936koa, Luis Trenkerrek zuzendua, baina genero horretan, espainiarrak edo italiarrak ez diren filmak gutxi dira. Horiek nagusi zirenez, ironikoaz laster spaghetti western izen gutxiesgarria ezarri zitzaien, baina film horietako batzuk begirunez tratatu ziren. Spaghetti westernaren ezaugarria estetika zikin baina liraina da; halaber, itxura batean, inongo moral izpirik ez duten pertsonaiak agertzen dituzte, gogorrak eta burugogorrak, Western amerikarreko klixe klasikoak baliatuz, mitoaren bidez estilo propio bat sortzeko. Istorioaren gaia mendekua da batik bat, eta mendeku horrek bultzaturik justizia egiteko asmoa duten pertsonaietan oinarritzen dira azpi-zinema genero horretako filmak.

Azken aldian, zuzendari amerikar askok zuzendu dituzte genero horretako filmak (Rápida y mortal, Tombstone, El asesinato de Jesse James por el cobarde Robert Ford...), edo spaghetti westerna eta beste genero batzuk nahastu dituzte thrillerra edo dramazko zinema Quentin Tarantinoren filmean (Kill Bill).

Westernen saileko ekoizpena Europan, 1962an hasi zen, baina bi urte handik bi urtera, Sergio Leoneren Per un pugno di dollari filmarekin, ez zen masa genero bihurtu. Interes berezikoak dira Sergio Leonek zuzendutako dolarraren trilogiako hiru filmak 1964an, 1965an eta 1966an ekoitziak. Hasiera batean, kritikak eragozpenak jarri zituen, gutxiesgarria izan zela ez esateagatik, eta hortik datorkio spaghetti western izena. Hala ere, urteen poderioz, genero berri bat zela onartu behar zuen, western amerikar tradizionaletik oinarrizko osagaiak hartzen zituena, baina oso modu jatorrizkoan liraindu eta berrantolaturik, Hollywoodek, armak beste legerik ez zegoela, etengabeko "salbuespen egoera"n zeuden justiziari ona eta gaizkile gaiztoaren estereotipoetan estali zituen alde kritikoetan arreta berezia jarriz.

1962 eta 1976 bitartean, Italia eta Espainian genero horretako 500 film egin ziren, kontuan izan beharreko kopurua, publikoaren eskari eztabaidaezina zegoela frogatzen duena. Egia esan, film horietako asko ez daitezke maisu lantzat jo, baina gehienek maila tekniko-artistiko duina zuten, ekarpen nabariak zeuzkaten musikaren eta diseinuaren arloan eta batzuk, berezko merituekin, europar zinearen historiara pasa dira; era berean, mundu osoko zine zuzendariengan eragina izan zuten.

Zine kritiko askoren iritziz, spaghetti westernak zinea egiteko modua aldatu zuen. Ordu arte, musika filmeetan (salbuespenak salbuespen) musika artisten ulermenera mugatuta zegoen. Esaten ohi denez, Ennio Morricone eta genero horretarako bere soinu bandek filmetako musika ezagutarazi zuten. Fenomeno horretatik abiatuta, jatorrizko soinu banda funtsezko osagai bihurtu zen akziozko eszenei indarra emateko: muntaia joko batekin batera, eszena banaka batzuej filmeko klimax uneetan bihurtzeko ibilgailutzat balio izan zuten.

Westerna Espainian

Azpimarratzekoa da spaghetti westernak (edo txorixo westernak, modu gutxiesgarrian atzerriko kritikaren aldetik) egin zituzten espainiar zuzendari asko izan zela, garai hartan, Espainian, zinea industria baitzen. Beharbada, osperik gehien hartu zuena Rafael Romero Marchent izan zen, baina haren anaia Joaquin Luis Romero Marchentek westerna Espainian sartua zuen, 1950eko hamarkadan.

Filmeak

1960ko hamarkada

1970eko hamarkada

  • 1970an
    • Garringo Rafael Romero Marchent (1970)
    • Ha llegado Sartana Giuliano Carmineo (1970)
    • La diligencia de los condenados Juan Bosch (1970)
    • La muerte de un presidente Tonino Valerii (1970)
    • Los compañeros Sergio Corbucci (1970)
    • ¡Mátalo! Cesare Canevari (1970)
    • Oro sangriento Gianfranco Parolini (1970)
    • Reza por tu alma... y muere Tulio Demicheli (1970)
    • Un dólar y una tumba León Klimowsky
    • Y Dios dijo a Caín Antonio Margheriti (1970)
  • 1971an
  • 1972an
    • Condenados a vivir, Joaquín Luis Romero Marchent (1972)
    • Gran duelo al amanecer, Giancarlo Santi (1972)
    • I due figli di Trinità, Osvaldo Civirani (1972)
    • La caza del oro, Juan Bosch (1972)
    • Le seguían llamando Trinidad, Enzo Barboni (1972)
    • Los buitres cavarán tu fosa, Juan Bosch (1972)
    • Los hijos del día y de la noche, Sergio Corbucci (1972)
    • Ninguno de los tres se llamaba Trinidad, Pedro Luis Ramírez (1972)
    • Tedeum, Enzo G. Castellari (1972)
    • Tu fosa será la exacta... amigo, Juan Bosch (1972)
    • Una bala marcada, Juan Bosch (1972)
    • Una razón para vivir y una para morir, Tonino Valerii (1972)
    • Viva la muerte... tuya, Duccio Tessari (1972)
    • Y después le llamaron El Magnífico, Enzo Barboni (1972)
    • Ya le llaman Providencia, Giulio Petroni (1972)
  • 1973an
    • El bruto, el listo y el capitán, Alberto De Martino (1973)
    • Mi nombre es... Ninguno, Tonino Valerii y Sergio Leone (1973)
    • Un dólar de recompensa, Rafael Romero Marchent (1973)
  • 1975an
  • 1976an
    • Keoma, Enzo G. Castellari (1976)
    • Los locos del oro negro, Enzo G. Castellari (1976)
  • 1977an
    • El Valle de la Muerte, Sergio Martino (1977)

1980ko hamarkada

1990ko hamarkada gaur egundaino

Zuzendariak

Aktoreak

Konposatzaileak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q212781
  • Commonscat Multimedia: Spaghetti Westerns / Q212781

  • Identifikadoreak
  • GND: 4298687-4
  • LCCN: sh2001000474
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q212781
  • Commonscat Multimedia: Spaghetti Westerns / Q212781