Super-Azeri
Super-Azeri | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Roald Dahl |
Sorrera-urtea | 1962 |
Argitaratze-data | 1970 |
Izenburua | Azeri harrigarria, Super-Azeri, A zer azeria! eta Fantastic Mr Fox |
Jatorrizko herrialdea | Gales |
Ilustratzailea | Tony Ross (en) eta Quentin Blake |
Argitaletxea | Penguin Books (mul) eta Allen & Unwin (en) |
Orrialdeak | 88 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | children's novel (en) |
Hizkuntza | ingelesa |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | English countryside (en) |
Super-Azeri[1], Azeri harrigarria edo A zer azeria![2] (ingelesez eta jatorrizkoan, Fantastic Mr Fox) Roald Dahlek idatzitako ipuina da, eta Quentin Blakek ilustratutakoa. Haur eta gazteei (HGL) zuzendutako istorioa da, inglaterrako landa eremuko azeri baten eta haren inguruko baserritarren arteko gorabeherak kontatzen dituena. Heziketari dagokionez, jorratuko diren gaiak abentura, ekologia eta elkarbizitza dira[2].
Argumentua
Azeri jauna da liburuko pertsonaia nagusia. Azeriak, bere familia elikatzeko asmoz, inguruko hiru baserritarrei lapurretan egiten die. Txilbor, Txikin eta Tximel (bertsioaren arabera, Boggis, Bunce eta Bean) hiru baserritar maltzurrak azeria harrapatzen saiatzen dira, arrakastarik gabe. Azeriaren lapurretaz nazkaturik, arazoa behin betiko bukatzeko plan bat doitzen dute baserritarrek.
Pertsonaia nagusiak
- Azeri aita: Bera da ipuineko pertsonaia nagusia eta azeri txikien aita. Bere jarrera oso babeslea da, bai familiarekiko zein lagunekiko. Izan ere, lagunei janaria ematen baitie. Azeri azkar zein usaimen onekoa da.
- Azeri ama: Protagonistaren emaztea eta bere azerikumeen ama. Pertsona oso eztia da, sukaldari trebea eta besteekin gauzak partekatzeko prest dago beti. Bere senarraz oso harro dago.
- Hiru baserritarrak: Txilbor, Txikin eta Tximel dira. Oso itsusiak, zakarrak eta beren baserrien inguruan agertzen ziren animali guztien etsai.
Baloreak
Baloreak[3]
- Eskuzabaltasuna: Azeri familia beti dago prest animaliekin janaria partekatzeko.
- Elkartasuna: Animalia denek beraien arteko laguntza behar dutenez, kasu askotan elkartu egiten dira arazoari aurre egin eta irtenbide bat aurkitzeko
- Hiru baserritarrak: Hauek kontsidera daitezke balore desegokiak bezala, nagusiki beren izaera da horren adibide nagusiena: zikinak eta beti aserre daudelako. Gainera, Azeri aitaren aurka izango duten jarrerak indartu besterik ez du egingo beren ezaugarriak.
Euskarazko itzulpenak
Euskarara hiru aldiz itzuli da Roald Dahlen ipuin hau[4]:
- Izenburua: "Azeri Harrigarria"
- Itzultzailea: Luigi Anselmi
- Argitaletxea: Alfaguara-Desclee
- Urtea: 1988
- Izenburua: "Super-Azeri"
- Itzultzailea: Mikel Garmendia
- Argitaletxea: Alfaguara-Zubia
- Urtea: 1998
- Izenburua: A zer azeria![2]
- Itzultzailea: Amets Sanchez
- Argitaletxea: Begiko
- Urtea: 2018
Filmaren egokitzapena
Nahiz eta hasiera batean liburu bezala sortu, egokitzapen desberdinak egin dira, horien artean pelikula izanik garrantzitsuena[4]. Filma 2009an aurkeztu zuten, "Fantastic Mr. Fox" izenarekin eta Wes Andersonen zuzendaritzapean. Aipatu behar da Stop-motion teknika erabiliz egin zutela.
Erreferentziak
- ↑ «Super-Azeri - IKAS Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ a b c Santillana, Loqueleo. «A zer azeria!» www.begiko.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
- ↑ Unknown. (2015-10-02). «Sabiduría entre cubiertas: El Superzorro. Actividad 1» Sabiduría entre cubiertas (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
- ↑ a b «Behinola 33» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
Kanpo estekak
- Datuak: Q2320903