Sylvia Nordskar
Sylvia Nordskar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1993ko ekainaren 19a (31 urte) |
Herrialdea | Norvegia |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Denver (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | lasterkaria eta iraupen-eskiatzailea |
Sylvia Thorson Nordskar (Bærum, 1993ko ekainaren 19a) Norvegiako atleta da, maratoian eta mendi-lasterketatan aritzen dena. 2024an Zegama-Aizkorri Maratoia irabazi zuen[1].
Biografia
Haurtzaroan orientazioa egin zuen eta gaztetan iraupen-eskian aritu zen Norvegiako eta Eskandinaviako zirkuituetan.
2016an Denverreko Unibertsitatera joan zen Enpresa Administrazioko masterra egitera eta han ezagutu zuen trail mundua[2]. Lehenengo lasterketan garaipena lortu zuen Barr Trail mendi lasterketan, maratoi erdiko luzera zuen. Oslora itzuli eta Norvegiako hainbat lasterketa irabazi zituen hurrengo urteetan.
2023an Mont-Blanceko maratoian bosgarren egin zuen.
Nazioarteko palmaresa
2016
- 01 ! Barr Trail Mendi Lasterketa ( AEB) - 20 km
2018
- 01 ! Oslo EcoTrail ( Norvegia) - 50 km
- 01 ! Salomon Xreid Jotunheimen ( Norvegia) - 105 km
- 02 ! Tromso Skyrace ( Norvegia) - 31 km
2019
- 01 ! KRS Ultra ( Norvegia) - 59 km
2020
- 01 ! Senja Ultra ( Norvegia) - 100 km
2021
- 01 ! Arctic Triple Lofoten Ultra-Trail ( Norvegia) - 50 km
- 01 ! Molde 7 Topper ( Norvegia) - 48 km
2023
- 01 ! Fjällmaratonveckan Årefjällen ( Suedia) - 26 km
- 01 ! Kullamannen Sprint Ultra ( Suedia) - 26 km
- 01 ! K42 Canarias Anaga Maratoia ( Espainia) - 42 km
2024
- 01 ! Zegama-Aizkorri Maratoia ( Euskal Herria) - 42 km
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q126121936