Tarusate

Akitaniarren kokapena.
Tarusateen txanpona, K.a. II. mendekoa.

Tarusate (latinez: Tarusati) Antzinako Erroma baino lehen Akitanian bizi izan zen tribu bat zen, egungo Landetako Tursan eskualdean bizi zirenak.

Bere hiriburua Atura (Aire-sur-l'Adour) izeneko opiduma izan zen. Hego-mendebaldean tarbeliarrak, ipar-mendebaldean kokosateak, iparraldean basateak, ekialdean elusateak, hego-ekialdean bigerrioiak eta hegoaldean beneharniarrak zituzten.

Publio Lizinio Krasok, Julio Zesarren ordezkaria zena, K.a. 56an menderatu zituen.[1]

Erreferentziak

  1. C. Julii, Caesaris. Commentarii de bello gallico et civili. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1170285
  • Wd Datuak: Q1170285