Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza Laborategia
Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza Laborategia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | ikerkuntzarako institutua |
Jarduera | |
Honen parte | Olaso Dorrea Fundazioa |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Historia | |
Sorrera | 2020 |
webgune ofiziala |
Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza Laborategia (laburrago Telesforo Monzon eLab edo TM eLab) ikerketa sozio-politikoa egiteko sortutako ikertegi bat da, Telesforo Monzonen ondare eta memoria gordetzen duen Olaso Dorrea Fundazioaren baitatik sortua, eta Bergarako Olaso Dorrean egoitza duena.
Egitekoak
2020ko martxoan aurkeztu zuten Laborategia, Euskal Herriaren garapenean estrategikoak diren jakintza esparruetan proposamen kualifikatuak egiteko ideien laborategi gisa. Laborategiaren lan ildo nagusiak hauek dira: globalizazioa, identitatea, ongizatea eta lurralde kohesioa. Era berean, Telesforo Monzonen bizitza gidatu zuten balioak izango ditu oinarri laborategiak. Balio horien artean nabarmendu zituzten, aurkeztu zen unean, "herri honekiko eta bertako herritarrekiko konpromisoa"; "belaunaldi berrien ideia eta kezkekiko irekitasuna", "zorroztasuna, analisian eta horien azalpenean" eta "sormena".[1]
2020ko abenduan, Naziometroa izeneko aldikako inkesta sozio-politikoa aurkeztu zuen TM Elab-ek[2], EHUko ikerketa talde batekin elkarlanean. "Euskal Burujabetzaren Barometro" gisa definitu zuten aurkezpenean neurgailu berria, eta bere helburuen artean dira Euskal Herriaren independentzia nahia neurtzea; horretarako edo kontrako jarrera unionistarako arrazoiak aztertzea, edo subiranotasunak lurraldeka garatuta burujabetza orokorrari egin diezaiokeen ekarpena neurtzea.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q104250909