Tetrigidae
Tetrigidae | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Orthoptera |
Superfamilia | Tetrigoidea |
Familia | Tetrigidae Wattenwyl, 1874 |
Azpibanaketa | |
|
Tetrijido (Tetrigidae) ortopteroen ordenako izen bereko familiako intsektuez esaten da. Itxuraz otien antzekoak dira, baina neurriz haiek baino txikiagoak (8–25 mm luze). Aurreko hegoak ezkata txiki batzuek baino handiagoak ez dituzte, atzekoak, berriz, mota gehienek handiak dituzte. Kolorez arreak izaten dira eta ibili ere gehiago ibiltzen dira bere koloreko lekuetan belar artean baino. 700 tetrijido mota ezagutzen dira; horietan ezagunena Tetrix undulata da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-3-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q768200
- Multimedia: Tetrigidae / Q768200
- Espezieak: Tetrigidae
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |