The Rising of the Moon (filma)

Artikulu hau Irlandako filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «The Rising of the Moon».
The Rising of the Moon (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1957
IzenburuaThe Rising of the Moon
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaIrlandako Errepublika
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena81 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)John Ford
Gidoigilea(k)T. E. B. Clarke (en) Itzuli
[[Kategoria:T. E. B. Clarke (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Cyril Cusack
Noel Purcell (en) Itzuli
Denis O'Dea (en) Itzuli
Tyrone Power
Noel Purcell (en) Itzuli
Jack MacGowran
Frank Lawton
Harold Goldblatt (en) Itzuli
Anita Sharp-Bolster

[[Kategoria:Noel Purcell (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Denis O'Dea (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Noel Purcell (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Harold Goldblatt (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EdizioaMichael Gordon (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaÉamonn Ó Gallchobhair (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaRobert Krasker
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIrlandako Errepublika
Historia
Jasotako sariak
National Board of Review: Top Ten Films (en) Itzuli

IMDB: tt0050902 Filmaffinity: 671177 Rottentomatoes: m/the-rising-of-the-moon Allmovie: v108058 TCM: 88353 TV.com: movies/the-rising-of-the-moon Edit the value on Wikidata

The Rising of the Moon (euskaraz Ilargiaren Irteera) 1957ko John Ford estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Bertan, Cyril Cusack, Noel Purcell eta Denis O'Dea aktoreek antzeztu zuten, Tyrone Power aktoreak narratzailearen ahotsa ipini zuelarik.

Filma hiru zatitan banatua dago, bakoitzak hiru idazleen istorio bana kontatzen dutelarik:

  • "The Majesty of the Law" ("Legearen Maiestatea"), Frank O'Connor idazlearen Bones of Contention eleberriko istorio labur batean oinarritua dago.
  • "A Minute's Wait" ("Minutu Bateko Itxaronaldia"), 1914ko Martin J. McHugh antzerkigilearen eekitaldi bakarrek komedian oinarritua dago.
  • "1921", filmari izenburua ematen dion Lady Gregory antzerkigilearen The Rising of the Moon ("Ilargiaren Irteera") antzezlanean oinarritua dago. Bestalde, The Rising of the Moon irlandar abesti abertzale baten izenburua ere bada. Zati honen azken eszena Galway hiriko Espainiar Arkuan ("Spanish Arch" delakoan filmatu zen.

Argumentua

Legearen Maiestatea

Dillon (Cyril Cusack) polizia inspektorea gogo txarrez bere adiskide zaharra den Dan O'Flaherty (Noel Purcell) ikustera atera da. Bidean, Mickey J. (Jack MacGowran) poitín ekoizlearekin topatuko da, baina MacGowranen zorterako gaurkoz ez da Dillonen jomuga izango. Inspektoreak O'Flahertyri Phelim O'Feeney (John Cowley) buruan kolpatzeagatik isuna emateko betekizun penagarria du. O'Flahertyk isuna ordaintzeari uko egiten dio, berak ezer txarrik egin duenik ez baitu sentitzen, ezta O'Feeney berak ere beragatik isunaren dirua ordain ezan ere. Ondorioz, O'Flaherty burugogorra espetxera eramango dute.

Minutu Bateko Itxaronaldia

Tren bat Dunfaill-go geltokian gelditu berri da, bertan Paddy Morrisey-k (Jimmie O'Dea) "Minutu Bateko Itxaronaldia" egongo dela iragartzen duelarik. Bidaiariak trenetik jeitsi eta tabernara freskagarri bat edatera joango dira, han Pegeen Mallory (Maureen Potter) tabernariak zerbitzatuko dituelarik. Geroago, Paddyk denbora luzez bere emaztegaia izan den Pegeen emaztegariari ezkontzea proposatuko dio.

Falsey andrea (May Craig) bere adiskide zahar Barney Domigan-ekin (Harold Goldblatt) solasten ari da, bitartean Falsey andrearen hiloba Mary Ann MacMahon (Maureen Connell) Domingan jaunaren semea den Christy-ekin (Godfrey Quigley) neska/mutiletan egiten dute. Domiganek bere seme Christy eta neska gaztearen arteko ezkontza dote bikain baten truk gauzatzeko zorian da. Falsey andreak iritziz aldatzeko konbentzituko du, AEBtako Armadak jada Mary Anni bere aitaren heriotzarengatik 10.000 dolar emateko zorian dagoela esanez. Falsey andrea eta Dominganen solasaldiari jaramonik egin gabe, bikote gazteak tartean inongo dirurik egon gabe eta elkar maitatzen direlako bakarrik ezkonduko direla berretsiko dute.

Bienbitartean, trenaren irteera jada birritan atzeratu da, ingeles bikote heldu baten atsekaberako (Anita Sharp-Bolster eta Michael Trubshawe), haien lehen mailako tren-gelatik lekualdatu eta euren lekuan txapelketa batean saritu berria izan den ahuntz bat jarriko dutelarik. Orduan, ingeles bikote helduak euren tren-gela berrian artzapezkikuaren urrezko urtemugarako bazkarirako doazen otarrain batzuekin lekua elkarbanatzera derrigortuak egongo dira. Azkenean, ingelesak te piskat edatera jeisten direnean, trena martxan jarri eta galdu egingo dute.

Ilargiaren Irteera

Sean Curranek (Donal Donnelly) Irlandako Independentzia Gerran zehar britainiarrek exekutatu dezaten zain dago. Gertakizun hau irlandar iritzi publikoan oso irudi txarra du, herrialdean Curran heroitzat baidute. Britaniar espetxe zuzendariak (Joseph O'Dea) "bi monjeei" (Doreen Madden eta Maureen Cusack) exekutatu beharreko presoari bere azken bisita egiteko baimena emango die, "monja" haietako bat Curranen arreba delarik, beste "monja" Curranengandik ordezkatuko den estatubatuar hiritar bat da. Ustekabean Michael O'Hara polizia sarjentuak (Denis O'Dea) bere ustez bi monja diren Curran eta bere arrebari zaldi-gurdi batekin etxeratzen lagunduko die. O'Hara monja haietako batek takoidun zapatak daramatzala ohartuko da, baina ez du susmo txarrik izango.

Halere, britainiarrek Curranek ihes egin duela jabetzean hiria goitik behera behatu eta iheslarien atzetik jarraika hasiko dira. O'Harari kostaldeko eremuaren ardura eman diote eta Curran atzematearen truk eskeintzen dituzten 500£-ko diru-sariarekin zer egingo duen amesten du. Jada banatutako leialtasunen gaztakan barneraturik, O'Harak oso irlandar nazionalista sutsua den emaztearen bisita jasoko du (Eileen Crowe). Orduan, Curran iheslaria Jimmy Walsh balada abeslari ibiltari gisa mozorroturik aurkeztuko da. O'Harak hartaz susmatu eta ustezko Walsh abeslaria (Curran) abestera derrigortuko du, Curranek abesteko "The Rising of the Moon" irlandar abesti abertzalea hautatuko duelarik. Nahiko abestaldi ona eskeini ondoren, Curranek txalupa batean ihes egitea lortuko du, O'Hara eta bere emaztea txirrinduan dabiltzen bitartean. O'Harak Curran ihes egiten ikustean, hura atzemateko ohi egiten hasiko da, baina une batez gogoeta egin ostean, Currani ihes egiten laga eta bere buruari "The Rising of the Moon" irlandar abesti abertzalea abesten hasiko zaio.

Aktoreak

Legearen Maiestatea

  • Cyril Cusack: Dillon inspektorea
  • Noel Purcell: Dan O'Flaherty
  • Jack MacGowran: Mickey J.
  • John Cowley: Phelim O'Feeney

Minutu Bateko Itxaronaldia

  • Jimmy O'Dea: Paddy Morrisey, geltokiko langilea
  • Maureen Potter: Pegeen Mallory, tabernaria
  • Paul Farrell: O'Brien jauna, tren ingeniaria
  • Harold Goldblatt: Barney Domigan
  • May Craig:. Falsey andrea
  • Godfrey Quigley: Christy Domigan
  • Maureen Connell: Mary Ann McMahon
  • Michael Trubshawe: Frobisher kolonela
  • Anita Sharp-Bolster: Frobisher andrea

1921

  • Denis O'Dea: Michael O'Hara polizia sarjentua
  • Eileen Crowe: O'Hararen emaztea
  • Donal Donnelly: Sean Curran, irlandar abertzalea
  • Maureen Cusack: "Ahizpa Mary Grace"
  • Doreen Madden: "Ahizpa Matthias"
  • Joseph O'Dea: britainiar espetze zuzendarian
  • Maureen Delany: emakume zaharra
  • Frank Lawton: britainiar ofiziala
  • Edward Lexy: barrutiko sarjentua

Kanpo estekak

  • The Rising of the Moon filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
  • 1. zatia: The Majesty of the Law, ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
  • 2. zatia: A Minute's Wait, ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
  • 3. zatia: The Rising of the Moon, ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2059207
  • Wd Datuak: Q2059207


John Forden filmak

1910eko hamarkadako filmak: The TornadoThe Fighting GringoThe Trail of HateThe ScrapperCheyenne's PalThe Soul HerderStraight ShootingThe Secret ManA Marked ManBucking BroadwayThe Phantom RidersWild WomenThieves' GoldThe Scarlet DropHell BentA Woman's FoolThe CravingThree Mounted MenRopedThe Fighting BrothersA Fight for LoveRustlersBare FistsGun LawBy Indian PostThe Gun PackerRiders of VengeanceThe Last OutlawThe Outcasts of Poker FlatAce of the SaddleRider of the LawA Gun Fightin' GentlemanMarked Men
1920ko hamarkadako filmak: The Prince of Avenue AThe Girl in Number 29Hitchin' PostsJust PalsThe Big PunchThe Freeze-OutThe WallopDesperate TrailsActionSure FireJackieLittle Miss SmilesSilver WingsThe Village BlacksmithThe Face on the Bar-Room FloorThree Jumps AheadCameo KirbyNorth of Hudson BayHoodman BlindHearts of OakLightnin'Kentucky PrideThank YouThe Fighting HeartThe Shamrock Handicap3 Bad MenUpstreamFour SonsNapoleon's BarberStrong BoyThe Black WatchThe Iron HorseThe Blue EagleMother MachreeHangman's HouseRiley the CopSalute
1930eko hamarkadako filmak: Men Without WomenBorn RecklessUp the RiverSeas BeneathThe BratArrowsmithAir MailPilgrimageDoctor BullThe Lost PatrolThe World Moves OnJudge PriestThe Whole Town's TalkingThe InformerSteamboat Round the BendThe Prisoner of Shark IslandMary of ScotlandThe Plough and the StarsWee Willie WinkieThe HurricaneFour Men and a PrayerSubmarine PatrolStagecoachYoung Mr. LincolnDrums Along the MohawkFleshThe Adventures of Marco Polo
1940ko hamarkadako filmak: The Grapes of WrathThe Long Voyage HomeTobacco RoadHow Green Was My ValleyThey Were ExpendableMy Darling ClementineThe FugitiveFort Apache3 GodfathersShe Wore a Yellow Ribbon
1950eko hamarkadako filmak: When Willie Comes Marching HomeWagon MasterRio GrandeThe Quiet ManWhat Price Glory?The Sun Shines BrightMogamboThe Long Gray LineMister RobertsThe SearchersThe Wings of EaglesThe Rising of the MoonGideon's DayThe Last HurrahThe Horse Soldiers
1960ko hamarkadako filmak:Sergeant RutledgeTwo Rode TogetherThe Man Who Shot Liberty ValanceHow the West Was WonDonovan's ReefCheyenne Autumn7 Women
Dokumentalak:Torpedo SquadronSex HygieneThe Battle of MidwayDecember 7thWe Sail at MidnightThis Is Korea!KoreaChesty: A Tribute to a Legend