The Shadow

The Shadow
DC Unibertsoa
Argitalpena
SortzaileaWalter B. Gibson (en) Itzuli
Ageri den obrak
ikusi
  • Detective Story Magazine (en) Itzuli eta The Living Shadow (en) Itzuli
Lan eratorriak
ikusi
  • The Shadow
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Jarduerahegazkinlaria
superheroia
enpresaburua
detektibea
hypnotist (en) Itzuli
vigilante (en) Itzuli

The Shadow (itzala) fikziozko pertsonaia da, Walter B. Gibsonek sortua, Maxwell Grant goitizenarekin, 1931tik 1949ra 300 eleberri eta agerkariren bidez. 1930 eta 1940 urteetako pulp heroirik ospetsuena da. The Shadow irratiko telenobela bateko heroia izateaz gain, komiki tiradetan eta liburuetan, telebistan eta zazpi filmetan ere agertu izan da.

Historia

The Shadow lehen aldiz 1930eko udan agertu zen, Street & Smith argitaletxeak babesten zuen The Detective Story Magazine Hour izeneko irrati-serial batean. Proiektuak arrakasta handia izan zuenez, Walter B. Gibson nobelagilea kontratatu zuten pertsonaia protagonista zuen liburuxka literarioa egin zezan. Horretarako, Gibsonek Maxwell Grant ezizena hartu zuen, eta izen horrekin eleberri sail luze bat argitaratu zuen. 1937an irratiko serial berri bat kaleratu zen, eta horretarako Orson Welles eman zitzaion The Shadow interpretatzeko ardura.

Vernon Greene ilustratzaileak 1940tik 1942ra marraztu zituen 'The Shadow' komikiak. Ordutik aurrera, Al Bare, Jack Binder, William A. Smith, Frank Robbins, Howard Chaykin, Mike Kaluta eta Bill Sienkewicz bezalako egileek protagonista bereko komikiak egin dituzte.

Pertsonaiaren historia osoan zehar, eslogana bera erabili du: "Who knows what evil lurks in the hearts of men? The Shadow Knows!" (ingelesez: Nork daki zer gaizkia ezkutatzen ditu gizakien bihotzak? Itzalak badaki!). Era berean, pertsonaiaren nortasunaren beste ezaugarri bat leku batean agertu eta/edo desagertzen denean barre egitea da; era berean, borroka fisiko bat hasi aurretik etsaiak beldurtzeko estrategia hori erabiltzen du.

Ikus, gainera

  • The Shadow (1994ko filma)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q967116
  • Commonscat Multimedia: The Shadow (radio character) / Q967116

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • LCCN: nb2016024343
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q967116
  • Commonscat Multimedia: The Shadow (radio character) / Q967116