Thomas Lodge
Thomas Lodge | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1558 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Londres Handia, 1625eko iraila (66/67 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: izurri bubonikoa |
Familia | |
Aita | Thomas Lodge |
Hezkuntza | |
Heziketa | Trinity College, Oxford (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, poeta, idazlea, eleberrigilea eta mediku idazlea |
Thomas Lodge (West Ham, Essex, 1558 - Londres, 1625) Ingalaterrako poeta, eleberrigilea, antzerkigilea eta saiakeragilea izan zen.
Biografia
Arte-ikasketak egin zituen Oxforden; 1580an A Defense of Poetry, Music and Stageplays (Poesiaren, musikaren eta antzerki obren alde) izeneko kritika-obra plazaratu zuen. Abenturazalea zen eta Clarke kapitainak Kanarietara eta Azoreetako Terceira uhartera eginiko espedizio batean parte hartu zuen. Bidaldi hartan idatzi zuen Rosalynde, gorteko bizimodu artifizialaren aldean, naturaren araberako bizimoduaren aldeko kantua egiten duen eleberria (1580). Shakespearek nobela hartatik hartu zuen As You Like it (1599, Nahi duzun bezala) antzerki-obraren gaia. Beste bidaia bat egin zuen Brasil eta Magallanes itsasarte aldera, eta Scillaes Metamorphosis (1589, Scillaren metamorfosia) eta A Margarite of America (1596, Ameriketako margarita) bertso-nobelak idatzi zituen bidaia haietan. Londresa itzuli eta antzerki munduan murgildu zen, Robert Greenerekin batean: A Looking Glasse for London and England (1954, Londres eta Ingalaterrarako ispilua). Katoliko bihurtu zen emakume katoliko batekin ezkontzeko, eta didaktika- eta moral-obrak idatzi zituen azken urteetan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q562652
- Multimedia: Thomas Lodge / Q562652