Timbuktu eskualdea
Timbuktu eskualdea | |
---|---|
Mali | |
Administrazioa | |
Estatua | MLI |
Izen ofiziala | Région de Tombouctou |
ISO 3166-2 | ML-6 |
Hiriburua | Timbuktu |
Geografia | |
Koordenatuak | 16°18′N 3°00′W / 16.3°N 3°W / 16.3; -3 |
Azalera | 496.611 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 681.691 (2009) |
Dentsitatea | 1,37 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu-eremua | UTC (UTC±0) |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Timbuktu[1] Mali ipar-mendebaldeko eskualdea da. Hegoaldean Ségou eta Mopti eskualdeekin du muga, ekialdean Gao eta Kidalekin, ipar-ekialde eta iparraldean Aljeriarekin eta mendebaldean Mauritaniarekin. 496.611 km²ko azalera du eta 2009an 681.691 biztanle zituen[2]. Hiriburua Timbuktu da.
Geografia
Eskualdearen gehiena basamortua da. Hegoaldean, ordea, Niger ibaiak, honen barne deltak eta beste ibaiadar eta aintzira batzuek nekazaritzaren garapena ahalbidetzen dute.
Banaketa administratiboa
Timbuktu eskualdea bost barrutitan (cercle) banaturik dago: Tombouctou, Diré, Niafunké, Goundam eta Gourma-Rharous.
Erreferentziak
- Artikulu hau hasteko Frantsesezko Wikipediako Région de Tombouctou artikuluko informazioa erabili zen.
Kanpo estekak
- Datuak: Q339462
- Multimedia: Tombouctou Region / Q339462