Timo Boll
Timo Boll | |
---|---|
(2010) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Erbach, 1981eko martxoaren 8a (43 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Jarduerak | |
Jarduerak | mahai-tenislaria |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 181 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Timo Boll (Erbach), Renania-Palatinatua (Alemania), 1981eko martxoaren 8a) mahai-tenisean lehiatzen den kirolari alemaniarra da.[1]
Olinpiar Jokoak
2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Pekin 2008an (Pekin), zilarrezko domina eskuratu zuen Alemaniako taldearekin, taldekako modalitatean, Txinako (urrezkoa) hirukotearen atzetik eta Hego Koreakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Alemaniako hirukotea: Timo Boll, Dimitrio Ovtxarov eta Christian Süß-ek.
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), brontzezkoa eskuratu zuen Alemaniako taldearekin, taldekako modalitatean, Txinako (urrezkoa) hirukotearen eta Hego Koreakoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Alemaniako hirukotea: Timo Boll, Dimitrio Ovtxarov eta Bastian Steger-ek.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), brontzezkoa eskuratu zuen, berriro Alemaniako taldearekin taldekako modalitatean, Txinako (urrezkoa) hirukotearen eta Japoniakoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Alemaniako hirukotea: Timo Boll, Dimitrio Ovtxarov eta Bastian Steger-ek.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezkoa eskuratu zuen Alemaniako taldearekin taldekako modalitatean, Txinako (urrezkoa) hirukotearen atzetik eta Japoniakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Alemaniako hirukotea: Timo Boll, Dimitrio Ovtxarov eta Patrick Franziska-k.[2][3]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2008 | Pekin Txina | 02 ! | Taldeka, gizonezkoa[4] |
2012 | Londres Erresuma Batua | 03 ! | Taldeka, gizonezkoa[5] |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | 03 ! | Taldeka, gizonezkoa[6] |
2020 | Tokio Japonia | 02 ! | Taldeka, gizonezkoa[7] |
Erreferentziak
- ↑ ITTF-ren sailkapena ITTF webgunea 2021-11-12an begiratua
- ↑ «Timo Boll» olympedia.org 2021-11-12an begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Timo Boll» Olympics.com 2021-11-12an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Mahai-tenisa, taldeka, emaitzak 2008" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ "Mahai-tenisa, taldeka, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ "Mahai-tenisa, taldeka, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ "Mahai-tenisa, taldeka, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
Kanpo estekak
- Datuak: Q57747
- Multimedia: Timo Boll / Q57747