Tinduf
Tinduf تندوف ⵜⵉⵏⴷⵓⴼ | |
---|---|
commune of Algeria (en) | |
Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Txantiloi:Herrialde info Aljeria, Frantzia |
Probintzia | Tindufeko probintzia |
Izen ofiziala | تندوف |
Jatorrizko izena | تندوف ⵜⵉⵏⴷⵓⴼ |
Posta kodea | 37000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 27°40′31″N 8°07′43″W / 27.6753°N 8.1286°W / 27.6753; -8.1286 |
Azalera | 70.009 km² |
Altuera | 400 m |
Mugakideak | Oum El Assel (en) eta Reggane (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 45.610 (2008) |
Dentsitatea | 1 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1852 |
Ordu eremua | UTC+01:00 |
Hiri senidetuak | Gijón eta Leganés |
Tinduf[1] (arabieraz تندوف, tamazight hizkuntzatik transkribatuta tama-n-Duf, eta frantsesez Tindouf) Aljeriako mendebaldeko hiri bat da, Tindufeko wilaiari izena eman diona eta haren hiriburu dena. Aljertik 1900 kilometro hego-mendebaldera dago, eta 2006an 44058 biztanle zituen, iheslarien esparruak kontuan hartu gabe.
Saharar iheslarien kanpamentuak
Batzuetan Mendebaldeko Saharako iheslarien esparruei ematen zaien izena ere bada Tinduf, bere aldirietan kokatuta daudelako. Berez "Aaiun", "Auserd", "Smara" eta "Dakhla" izena duten zelaiak dira; bakoitza wilaia (probintziaren kidea) bat da. Bertan daude Fronte Polisarioaren zelai nagusiak eta Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoko erbesteko gobernua.
Zaila da jakitea zenbat biztanle dauden errefuxiatu zelaietan. Aljeria eta Fronte Polisarioaren arabera 165.000 inguru dira, eta Marokoren arabera 10.000tik 50.000ra. NBEren arabera gutxienez 90.000 pertsona daude errefuxiatu behar handiekin.
Klima
Datu klimatikoak (Tinduf) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 29 | 32 | 39 | 41 | 43 | 51 | 57 | 49 | 47 | 42 | 36 | 28 | 57 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 22 | 26 | 28 | 32 | 34 | 38 | 45 | 44 | 38 | 31 | 26 | 22 | 32 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 5 | 7 | 12 | 13 | 16 | 17 | 25 | 26 | 22 | 14 | 11 | 6 | 14 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -4 | -1 | 3 | 7 | 8 | 7 | 16 | 13 | 13 | 8 | 2 | 1 | -4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 3 | 3 | 5 | 3 | 3 | 3 | 3 | 10 | 8 | 3 | 3 | 3 | 46 |
Eguzki orduak | 257 | 263 | 301 | 342 | 353 | 357 | 338 | 319 | 282 | 288 | 249 | 254 | 3603 |
Iturria: http://www.weatherbase.com/ [2] |
Demografia
Tindufek 47.965 inguru bizilagun ditu (2010eko zenbatespena).[3] Zaila da kopurua zehaztea, Mendebaldeko Saharako iheslarien arazoa dela eta.
Urtea | Biztanleria |
---|---|
1977 (errolda) | 6.044 |
1987 (errolda) | 13.084 |
1998 (errolda) | 32.004 |
2010 (zenbatespena) | 47.965 - 59.898 |
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ Weatherbase. MONTHLY AVERAGES for Tindouf, Algeria. .
- ↑ Tindouf in the World Gazetteer
Kanpo estekak
- Datuak: Q328510
- Multimedia: Tindouf / Q328510