Tota Alba

Tota Alba
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires, 1914ko martxoaren 5a
Herrialdea Argentina
 Espainia
HeriotzaMadril, 1983 (68/69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0016200 Edit the value on Wikidata

Dolores Bejarano Alba, ezagunagoa Tota Alba izenez (Buenos Aires, Argentina, 1914ko martxoaren 5a - Madril, 1983ko abuztuaren 31)[1] argentinar-espainiar aktorea izan zen. Ezaguna egin zen Canción de cuna (1961), Chica para todo (1963) eta Estudio 1 (1965) saioan egindako lanekin.[1][2][3][4][5]

Bizitza

Argentinara emigratutako Josefina Bejarano aktore espainiarraren alaba zen. Geografia, Historia eta Literatura ikasi zituen herrialde horretan. Hogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean, bere familia Espainiara itzuli zen.[6]

Lan ibilbidea

Espainiara itzuli ondoren, Tota antzerki lanetan hasi zen, batez ere, tonu komiko eta arineko lanetan. Manuel Gomez Garciak idatzi zuenez, Narciso Ibañez Mentarekin batera egin zuen lehen antzezpena El hombre y la bestia lanean.[7] Espainiako Irrati Nazionaleko aktore koadroan egin ohi duen lanarengatik Interpretazioaren Sari Berezia jaso zuen. [8]

Lola Membrives, Milagros Leal, Valeriano Leon eta Aurora Redondoren konpainietan lan egin zuen.[9] Garai horretakoak dira Déjeme usted que me ría edo Ni pobre ni rico, sino todo lo contrario antzezlanak, baita Esquiloren La Orestíada (1960) antzezlana ere, Méridako Antzerki Klasikoaren Jaialdian.

1955ean egin zuen debuta zineman, Eduardo Manzanos Brocheroren Suspenso en comunismo filmarekin, paper komikoetan espezializatutako bigarren mailako aktore gisa ibilbide luze bati hasiera emanda, El hombre que viajaba despacito (1957), Miguel Gilaren gidoiarekin, Pedro Lazagaren Los tramposos (1959), León Klimovskyren Un tipo de sangre, Edgar Nevilleren Mi calle (1960), José María Elorrietaren Canción de cuna (1961), Mariano Ozoresen Chica para todo (1963), edo Españolas en París (1971). 1964an Fernando Fernán Gómezek dramarako gaitasuna ere bazuela erakutsi zuen El extraño viaje filmean.

Telebista ibilbidea

TVEn oso presente egon zen 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, batez ere Estudio 1 saioko lanetan.

  • Silencio, estrenamos (1974)
  • Buenas noches, señores
    • El aniversario (1972ko abuztuaren 2a)
  • Las Tentaciones
    • El león emisario (1970eko azaroaren 15a)
  • Teatro de misterio
    • El gato y el canario (1970eko azaroaren 10a)
  • Pequeño estudio
    • La casi viuda (1969ko martxoaren 5a)
    • La sombra del delito (1973ko martxoaren 30a)
  • Hora once
    • El Apolo de Bellac (1969ko otsailaren 9a)
    • Una estatua en el valle (1971ko apirilaren 29a)
  • Vivir para ver
    • Año 2007 (1969ko urtarrilaren 1a)
  • La risa española
    • El sombrero de copa (1969ko ekainaren 13a)
  • Teatro de siempre
    • Deirdre de los dolores (1967ko ekainaren 30a)
  • La pequeña comedia
    • Asesor para damas (1966ko abuztuaren 23a)
    • Cola de caballo (1966ko irailaren 6a)
  • Historias para no dormir
    • La sonrisa (1966ko ekainaren 3a)
  • Estudio 1
    • La dama del alba (1965eko abenduaren 1a)
    • Julieta y Romeo (1966ko abuztuaren 17a)
    • Los árboles mueren de pie (1966ko urriaren 5a)
    • Don Juan Tenorio (1966ko azaroaren 2a)
    • Tres sombreros de copa (1966ko azaroaren 16a)
    • Un hombre duerme (1967ko uztailaren 5a)
    • Miedo al hombre (1968ko uztailaren 2a)
    • El teatrito de Don Ramón (1969ko uztailaren 1a)
    • Un espíritu burlón (1970eko urtarrilaren 22a)
    • El reloj de Baltasar (1970eko otsailaren 19a)
    • Hoy es fiesta (1970eko martxoaren 12a)
    • El Padre Pitillo (1972ko maiatzaren 9a)
    • El amor es un potro desbocado (1973ko martxoaren 9a)
    • Ocho Mujeres (1973ko ekainaren 29a)
  • Tú tranquilo
    • Una mujer intelectual (1965eko abuztuaren 14a)
  • Novela
    • Cenicienta 401 (1965eko maiatzaren 10a)
    • La ciudad tranquila (1965eko azaroaren 15a)
    • El pobrecillo embustero (1965eko abenduaren 6a)
    • El pobrecito embustero (1967ko abuztuaren 28a)
    • Las alas de la paloma (1968ko azaroaren 4a)
    • Biografía de Doña Jimena (1969ko otsailaren 9a)
    • Cada día tiene su secreto (1969ko maiatzaren 5a)
    • El catalejo (1970eko urtarrilaren 26a)
    • El dos de Mayo (1970eko maiatzaren 4a)
    • El invernadero Connolly (1976ko urtarrilaren 5a)
  • Estudio 3
    • El medallón de la señora (1964ko maiatzaren 4a)
  • Primera fila
    • La pradera de San Isidro (1963ko maiatzaren 24a)
    • La señorita de Trévelez (1963ko uztailaren 25a)
    • Arsénico y encaje antiguo (1964ko irailaren 5a)
    • Suspenso en amor (1965eko urtarrilaren 25a)


Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) «Tota Alba | Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  2. Ficha en la BNE
  3. Tota Alba Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
  4. (Gaztelaniaz) «Tota Alba» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  5. Alesves. (lunes, 28 de mayo de 2018). «Enciclopedia del Cine Español: Tota Alba» Enciclopedia del Cine Español (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  6. (Gaztelaniaz) «Tota Alba - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-04-18 (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  7. Gómez 2007, 26 orr. .
  8. Huerta 2005, 8 orr. .
  9. Enciclopedia del cine español (28 de mayo de 2018)

Bibliografia

  • Gómez García, Manuel (1998). Diccionario Akal de Teatro (2007 edición). Ediciones Akal. ISBN 9788446008279. «(jaiotza data 1918 ematen du.». 
  • Huerta, Javier; Peral, Emilio; Urzaiz, Héctor (2005). Espasa-Calpe, ed. Teatro español de la A a la Z. Madrid. or. 516. ISBN 9788467019698.. «(jaiotza data 1918 ematen du.». 

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6151078
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 161004622
  • ISNI: 0000000119591646
  • BNE: XX1671621
  • LCCN: no2004013921
  • Wd Datuak: Q6151078