Txernivtsiko oblasta

Txernivtsiko oblasta
Чернівецька область
Regiunea Cernăuţi
Ukraina Ukrainako oblasta
bandera armarria
Administrazioa
Herrialdea Ukraina
HiriburuaTxernivtsi
Geografia
Azalera8097 km²
Demografia
Biztanleria904823 biztanle (2008)
Dentsitatea111,7 bizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala(k)Ukrainera
www.oda.cv.ua/

Txernivtsiko oblasta (ukraineraz: Чернівецька область, translit. Chernivets’ka oblast’, errumanieraz: Regiunea Cernăuţi) Ukrainako hego-mendebaldeko oblasta da. Mendebalde eta iparraldean Ivano-Frankivskeko oblastarekin du muga, iparraldean Ternopil eta Khmelnytskyko oblastekin, ekialdean Vinnytsiako oblastarekin, hego-ekialdean Moldaviarekin eta hegoaldean Errumaniarekin. Bukovina herrialde historikoaren zati da. 8.097 km²ko azalera du eta 2008an 904.823 biztanle zituen[1].

Paisaian Karpato mendiak eta Dniester eta Prut ibaien artean dauden basoak nabarmentzen dira. Hamaika raionek eta bi hiri subordinatuk antolatzen dute oblasta. 2001eko erroldaren arabera, biztanleen %7 5 ukrainarrak dira jatorriz, % 12,5 errumaniarrak, % 7,3 moldaviarrak eta % 4,1 errusiarrak. Banaketa hori bera dute oblast honetako hizkuntzek.

Historia

Lurraldea 1940. urtean eratu zuten sobietarrek Errumaniako lur batzuk hartu zituztenean. Txernivtsi 1991. urtean sartu zen berriki independizatutako Ukrainako mugen barruan.

Hiri nagusiak

Txernivtsiko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[2])

  • Txernivtsi: 242.250 biztanle
  • Storozhynets: 14.523 biztanle
  • Khotin: 10.732 biztanle
  • Novodnistrovsk: 10.268 biztanle
  • Sokyriany: 9.883 biztanle
  • Zastavna: 8.673 biztanle
  • Novoselytsia: 8.288 biztanle
Eskualde historikoak: gorriz: Bukovina iparraldea, urdinez: Hertsa, berdez: Bessarabia iparraldea.

Erreferentziak

  1. Ukrainako banaketa administratiboa[Betiko hautsitako esteka] world-gazetteer.com
  2. Txernivtsiko oblasteko hiriak. . World-gazetteer.com

Kanpo estekak

  • (Ukraineraz) Eskualdeko administrazioaren ataria
  • (Ukraineraz) Hiriburuko admistraziaoren ataria
  • (Ukraineraz) Obastarren gaineko estatistikak
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q168856
  • Commonscat Multimedia: Chernivtsi Oblast / Q168856

  • Identifikadoreak
  • GND: 1062673689
  • NKC: ge1147448
  • Lekuak
  • OSM: 72526
  • Wd Datuak: Q168856
  • Commonscat Multimedia: Chernivtsi Oblast / Q168856


  • i
  • e
  • a
Oblastak
Autonomiadun Errepublika
Estatus bereziko hiriak
1 Nazioarteko legearen arabera Ukrainaren zati dira, baina Errusiaren zati dira de facto.