Txingudiko metropoli eremua
- Artikulu hau Txingudiko metropoli-eremuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txingudi (argipena)».
Txingudiko metropoli eremua Euskal Herriko metropoli eremu bat da; Hendaia, Irun eta Hondarribia udalerriek osatua. 90.000 biztanle inguru ditu. Metropoli-eremu hau bi lurralde (Irun eta Hondarribia Gipuzkoan daude eta Hendaia Lapurdin) eta bi estaturen artean, Espainia eta Frantziaren artean banaturik dago.
Hiru udalerri hauek lankidetza organoak dituzte, hala nola: Txingudiko Mankomunitatea, Txingudi Telebista, etab.
Ikus, gainera
- Hendaia
- Irun
- Hondarribia
Kanpo estekak
- Mugaz gaindiko Bidasoa-Txingudiko webgunea
- Txingudi Telebista
- Datuak: Q2828366
Euskal Herriko metropoli eremuak | ||
---|---|---|
Bilboko metropoli eremua • Donostiako metropoli eremua • Eibar-Durangoko metropoli eremua • Baionako metropoli eremua • Gasteizko metropoli eremua • Iruñerria • Txingudiko metropoli eremua |