Ultzama (ibaia)

Artikulu hau Ultzama ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ultzama (argipena)».
Ultzama
Ultzama ugeldia (ultzamalderaz)
Trinitateko basilika eta zubia Arreko mugan
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera38,3 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°02′54″N 1°35′41″W / 43.04839°N 1.594706°W / 43.04839; -1.594706
KokapenaEuskal Herria
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Hidrografia
Ibaiadarrak
ikusi
  • Arkil
    Urepel
    Eltzarrain
Arroaren azalera270 km²
Arro hidrografikoaEbroren arro hidrografikoa
Ur-emaria6,77 m³/s (Olabe)
IturburuaSaioa (Baztan)
(1.296 m)
Bokalea
(Arga; eskuinaldea)
Atarrabia (Ezkabarte)
(417 m)

Ultzama[1][a] (ultzamalderaz: Ultzama ugeldia) Euskal Herriko ibai bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. 38,3 kilometro luzerarekin, Baztanen Saioa mendiko magalean jaiotzen da, 1296 metroko altueran, eta Arga ibaian isurtzatzen da, Ezkabarte ibarreko Atarrabia udalerrian, 417 metroko altueran.

Ibilbidean zehar, 270 kilometro koadroko arroko urak jasotzen ditu, eta Olabetik igarotzean 6,770 metro kubiko segundoko batez besteko emaria hartzen du segundoko. Kopuru hori, oro har, 0,781raino jaisten da abuztuan, euri gutxien egiten duenean, eta abenduaren 12,338era igotzen da, hilabete horretan euria eta elurteak ugariagoak baitira.[2]

Bere ibilbidean, Ultzama, Odieta, Olaibar eta Ezkabarte ibarrak zeharkatzen ditu.

Izena

Ibaiak Ultzama ibarretik hartzen du izena, bertan jaiotzen baita.

Arraizko bentak arte, Belateko erreka bezala ezagutzen da.

Ibilbidea

Belate mendatearen inguruan jaiotzen da, eta Arañoz mendia inguratzeko hartzen duen bihurguneaz beste, ibilguak hegoaldeko noranzkoa du.

Arraizko bentetatik iragan ondoren, Ultzamaldea igarotzen duenean, Arraizko bentak, Orkin, Alkotz, Lozen, Iraizotz, Zenotz eta Gerendiain herriak zeharkatzen ditu.

Handik gutxira Arkil ibaiaren emaria jasotzen du. Ondoren Odieta ibarrean sartu eta Latasa (bertan Gaskueralde ibaiaren emaria jasotzen du), Erripa, Ziaurritz eta Ostitz kontzejuak igarotzen ditu, azken kontzeju horretara iritsi aurretik Anue ibarretik datorren Eltzarrain ibaiaren emaria jasotzen du.

Olaibar udalerriko lursailetan sartu eta Beraitz, Enderitz, Otsabide eta Olabe herriak igarotzen ditu. Ezkabarte udalerriko lursailetan sartu eta Sorauren, Orikain eta Arre kontzejuak igarotzen ditu.

Azkenean, Iruñerrian sartu, Atarrabia udalerrira iritsi eta urak Arga ibaian isurtzen ditu.

Ibaiadarrak

Ultzama ibaia bezala:

  • Zaldazaingo erreka (eskuinaldea)
  • Orkingo erreka (ezkerraldea)
  • Oianbarreneko erreka (eskuinaldea)
  • Ollarango erreka (ezkerraldea)
  • Arkil ibaia (eskuinaldea)
  • Gaskueralde ibaia (eskuinaldea)
  • Eltzarrain ibaia (ezkerraldea)
  • Oianondoko erreka (ezkerraldea)
  • Nagitzaldeko erreka (eskuinaldea)
  • Epeleko erreka (ezkerraldea)
  • Zabaldikaldeko erreka (ezkerraldea)
  • Errekalde (eskuinaldea)

Nabarmendutako zubiak

Nabarmendutako eraikinak

Ondorengo eraikin hauek Ultzama ibaiaren ibilbidean daude:

Argaren Ibai Parkean Atarrabiatik Soraureneraino

Iruñerritik pasatzen den Arga ibaiaren ibilbidean Iruñerriko Mankomunitateak 12 kilometro inguruko natur pasealekua antolatu zuen Argaren Ibai Parkean.[3] Atarrabiako San Andres Errotan gora bi adarretan banatzen da bidea, Arga ibaiarekin Uharte eta Zabaldikara doa eta Ultzama ibaiarekin Arre eta Soraureneraino. Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak. Ibaiko landarediaz gain beste elementu asko ikus daitezke ibilbidean: zubi historikoak, presak, errotak, zaldainak, lorategiak, parkeak, ontziralekuak, askaldegiak, arrantza lekuak, haztegiak, baratzeak, zaldiak eta behiak belar-soroetan, iturriak, pilotaleku bat, bai eta Ingurumen Heziketarako Museo bat ere. Atarrabian aipagarriak dira zubia eta San Andres errota, Arga eta Ultzama ibaiek bat egiten duten tokian dagoena.

Irudiak

  • Ziaurritzen
    Ziaurritzen
  • Arre Ezkabarten txindelapea iturrian
    Arre Ezkabarten txindelapea iturrian
  • Arreko zubi zaharra
    Arreko zubi zaharra
  • Atarrabia/Arreko Andra Mariren zubia
    Atarrabia/Arreko Andra Mariren zubia
  • Atarrabian
    Atarrabian
  • Atarrabian
    Atarrabian
  • San Andres errota Atarrabian
    San Andres errota Atarrabian

Oharrak

  1. /ults̻áma/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

  • «Nafarroako Datu Espazialen Azpiegitura» idena.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
  1. Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
  2. «EDUKIERA-ESTAZIOAK: Estazio foronomikoaren datuak (Ultzama Olaben)» ceh.cedex.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  3. «Argaren Ibai Parkea» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q18747651
  • Commonscat Multimedia: Ultzama River / Q18747651

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 19894
  • Wd Datuak: Q18747651
  • Commonscat Multimedia: Ultzama River / Q18747651
  • i
  • e
  • a
Nafarroa Garaiko ibaiak
Kantaurialdea
AraxesBaztanBidasoa (Ezkurra)Errobi (Arnegiko Errobi • Baztango erreka • Urepeleko Errobi)LeitzaranUrdazuri (Lapitxuri)Urumea
Ebro
Alhama • Linares • OdronQueilesUecha
Galbarra • Irantzu • Urederra (Uiarra)
Aragoi
Areta • Erro • Ezka (Belabarze • Belagua • Bintze • Gardalar) • Irati (UrbeltzaUrtxuria)OnsellaUrrobi • Zaraitzu (Anduña • Egurtzao • UgaldeaXabrozeZaldañaZatoia)Zidakos (Leotz)
Arakil (Altzania • UdarbeZaldua) • Elortz (Sadar)Gesalatz (Ubagua) • Larraun • Ultzama (ArkilEltzarrain • Gaskueralde • Urepel)Urtxikia