Unidad Revolucionaria Nacional Guatemalteca

Unidad Revolucionaria Nacional Guatemalteca
Datuak
Izen laburraURNG-MAIZ
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaGuatemala
Ideologiasozialismoa, left-wing nationalism (en) Itzuli, marxismo-leninismoa, Bolibarianismoa eta Antiinperialismoa
Kokapen politikoaEzker iraultzaile politiko
Jarduera
KidetzaSão Pauloko foroa
Agintea
Egoitza nagusi
  • Guatemalako Hiria
Historia
Sorrera1982ko otsailaren 7a
Koloreak    
webgune ofiziala
Twitter: URNG_GT Edit the value on Wikidata

Unidad Revolucionaria Nacional Guatemalteca (URNG-MAIZ) Guatemalako alderdi politikoa da.

Historia

1982ko otsailaren 7an sortu zen gerrillari-talde gisa, Guatemalako lau gerrillari-talde garrantzitsuenak koordinatu ondoren. Gerrilla hauek ziren: Ejercito Guerrillero de los Pobres (EGP), Organización del Pueblo en Armas (ORPA), Fuerzas Armadas Rebeldes (FAR) eta Partido Guatemalteco del Trabajo (PGT).

Nazio Batuen Erakundeak babestutako bake-prozesu baten ondoren, 1996ko abenduaren 29an, Guatemalako Gobernuak eta URNG bake-akordio irmoa eta iraunkorra sinatu zuten, Boutros Boutros-Ghaliren aurrean, Nazio Batuen Erakundeko Idazkari nagusia. 1997an, URNG legezko alderdi politiko bihurtzeko prozesua hasi zuen, eta azkenik, 1998an legeztatu zen.

Hauteskundeak

1999ko hauteskundeetarako ezkerreko partiduen koalizioan aurkeztu zen eta hirugarren postua lortu zuten. 2003an, ezkerra bitan zatitu zen, eta URNG izan zen emaitza okerrena lortu zuena. Kongresu nazionala osatzen duten 114 parlamentarioetatik 7 bakarrik lortu zituen. Zorte bera izan zuten 2007ko hauteskunde orokorretan, berriz ere zatituta joan ziren, eta berriro ere 158ko bi kurul irabazi ahal izan zituzten.

2018ko urrian Hauteskunde Auzitegi Gorenak adierazi zuenez, alderdia bertan behera uzteko azterketa martxan zen, hauteskunde-delituengatik.[1]

2023ko hauteskundeetan, Winaq alderdiarekin aurkeztu zituzten Amílcar Pop eta Mónica Enríquez-en hautagaitzak, presidente eta lehendakariorde, hurrenez hurren.[2]

Lehendakarigaiak

Urtea Hautagaia 1.go itzulia
Botoak, guztira Ehunekoa Postua
1999 Alvaro Colom 270.891 % 12,36 3
2003 Rodrigo Asturias 69.301 % 2,6 6
2007 Miguel Angel Sandoval 70.208 % 2,14 10
2011 Rigoberta Menchú 146.353 % 3,27 6
2015 Miguel Angel Sandoval 103.300 % 2,11 11
2019 Pablo Ceto 94. 838 % 2,16 1
2023 Amilcar Pop 87.580 % 1,58 10

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. TSE analizará proceso de cancelación de FCN-Nación
  2. (Gaztelaniaz) Elecciones Generales 2023: binomio presidencial de la coalición URNG-Maíz -Winaq recibe credenciales para competir en las votaciones de junio. 2023-03-26 (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).

Kanpo estekak

  • URNG-ren webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q430960
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 134300277
  • ISNI: 0000000091751774
  • BNE: XX266304
  • BNF: 12538045t (data)
  • LCCN: n85280166
  • SUDOC: 034646647
  • BIBSYS: 3078572
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q430960