Urkuluko uharka

Urkulu
Motaurtegi
Geografia
Map
Koordenatuak43°01′22″N 2°28′43″W / 43.0228154°N 2.4784746°W / 43.0228154; -2.4784746
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
UdalerriaAretxabaleta

Urkulu Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen urtegi bat da, Debagoieneko eskualdean eta Aretxabaletako udalerrian kokatua. Zehazki, Aretxabaletako Larrino, Aozaratza eta Goroeta auzoek eta Kortaburu, Markiategi eta Urrexola auzuneek inguratzen dute. Itsas mailatik 331-341 metro gorago dago.

1975ean eraikuntza lanak hasi ondoren, 1979an bete egin zuten, Urkulu ubidetik ur gehien jasoz, baina baita Bolibar erreka eta Arantzazuko arrotik ere.

Edukia 16.30 Hm³ da.

Mendiak

Inguruko mendien artean iparradetik hegoaldera Orkatzategi (874 m), Ametzueta (807 m), Iruaitz (755 m) eta Kurtzebarri (1.133 m) ditugu.

Aretxabaleta eta Urkulu urtegia. Atzeko mendiak ezkerretik eskumara Aloña, Orkatzategi, Ametzueta eta Iruaitz.

Zuhaitzak

Ingurune honetan, zuhaitzik ohikoenak haltzak, sahatsak, haritzak, lizarrak eta zumarrak dira.

Iruditegia

Urkuluko uharkaren ekialdeko ertza, Orkatzategi, Ametzueta eta Iruaitz mendiak eta barrenean Goroeta auzoa.

Ibilbideak

Urtegiaren perimetro osoak 7 kilometro ditu, "Urkuluko itzulia" izena duena. Urtegitik ateratzen dira beste bide batzuk ere, Kurtzeberri mendira inguratzera eta auzo hauetara doazenak: Oro, Larrino, Areantza, Bolinaga, Mendiola (Eskoriatza), Bedoña (Arrasate) eta Arantzazu (Oñati).[1]

Bibliografia

  • "Urkulu, leiho irekia" (Aretxabaletako Udala, 2007).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Pantano de Urkulu Auñamendi Eusko Entziklopedian, Interneten dohainik kontsultagai.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12268686
  • Commonscat Multimedia: Urkulu reservoir / Q12268686
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Urkuluko itzulia

  • Wd Datuak: Q12268686
  • Commonscat Multimedia: Urkulu reservoir / Q12268686
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Urkuluko itzulia


Urtegiak Euskal Herriko urtegi eta aintzirak Urtegiak

AllotzAixola • Albina • AñarbeAraotzArriaranArritzulegi (Mendaur)ArrokesArtaxoaArtikutzaBarañainBarrendiolaDomikoEloEndaraEsaEugiEzkoritzIbai-EderIbiurIrabia • Itoitz • LareoLeurtzaLor • Mairaga • Marion • Maroño • MuriskotOletaOrduntePitillasMendillorriSalburuaSarrigurenSenpereSobronUrdalurUribarri Ganboa • Urkulu • UrrunagaUrtatzaXibertaXoldokogaina

  1. «Topogida — Aretxabaletako Udala» www.aretxabaleta.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).