Valderejoko natura parkea

Valderejoko natura parkea
KokalekuaAraba, Euskal Herria
Koordenatuak
Valderejoko natura parkea is located in Euskal Herria
Valderejoko natura parkea
Valderejoko natura parkea
Valderejoko natura parkea (Euskal Herria)
Azalera3.496 ha eta 3.398,3536 ha
Izendapenanatura-parke, naturagune babestua eta parke natural
IUCNren babesaII. maila: parke nazional eta V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua
Sorrera1992

Valderejoko natura parkea izen bereko haran eta udalerri-ohian kokatuta dago, Gaubea udalerrian eta Arabako hego-mendebaldean. 3.496 hektareako azalera du. Parkearen egoitza Lalastra herrian dago.

1992an izendatu zuten natura parke. Bertan dago Valderejoko Parke Naturalaren Interpretazio Zentroa.

Mendiak

Leron (1.240 m), Carrias (1.130 m) eta Vallegrull (1.226 m) mendiek inguratzen dute parkea.

Flora

Pagoak, arteak eta pinuak dira zuhaitz-espezie nagusiak.

Fauna

200 animalia-espezie inguru bizi dira parkean. Guztien artean, berezkoena sai arrea (Gyps fulvus). Halaber, sai zuriak (Neophron percnopterus), erbiak (Lepus capensis), basurdeak (Sus scrofa), belatxinga mokohoriak (Pyrrochorax pyrrochorax), mendi-tuntunak (Prunella collaris), orkatzak (Capreolus capreolus), arrano beltzak (Aquila chrysaetos) eta otso iberikoak (Canis lupus) ere bertan bizi dira.

Ondasun nabarmenak

Galeria

  • Valderejo natur parkeko ikuspegia, Valderejo ezagutzeko zentrotik edo parketxetik
    Valderejo natur parkeko ikuspegia, Valderejo ezagutzeko zentrotik edo parketxetik
  • Valderejo natur parkeko parketxea
    Valderejo natur parkeko parketxea
  • Valderejo natur parkeko Ribera herri hustua
    Valderejo natur parkeko Ribera herri hustua
  • Airetiko ikuspegia
    Airetiko ikuspegia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Valderejoko Parke Naturalari buruzko webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3058426
  • Commonscat Multimedia: Valderejo Natural Park / Q3058426

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 316732998
  • Lekuak
  • OSM: 7358257
  • Wd Datuak: Q3058426
  • Commonscat Multimedia: Valderejo Natural Park / Q3058426