Wang Zilu

Wang Zilu

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaGuangdong, 2003 (20/21 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Hezkuntza
Hizkuntzakmandarin txinera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta erritmikoa
Parte-hartzailea
  • 2018 Summer Youth Olympics (en) Itzuli

Instagram: wangzilu27 Edit the value on Wikidata

Wang Zilu (txinera sinplifikatuz: 王子露) (Guangdong, 2003ko ekainaren 18a) kirolari txinatarra da, gimnastika erritmikoan lehiatzen dena.[1]

Biografia

Zazpi urte zituela hasi zen gimnastika egiten[2]. 2018an Gazte mailako Olinpiar Jokoetan bosgarrena izan zen bakarkako saioan[1]. 2019an Asiako txapelketa absolutuan Txinako taldearekin txapeldunordea izan zen. 2023ko Asiako txapelketan brontzezko hiru domina eskuratu zituen, aparatu guztietako lehian, uztaian eta taldekako proban.[3]

2024ko Munduko Gimnastika Kopan urrezko dominak eskuratu zituen Atenasen mazoen proban eta Milanen uztaiaren proban. Munduko Kopan barkako proba batean urrezko domina lortzen zuen lehen ginmasta txinatarra izan zen[4]. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan bakarkako lehian aritu zen eta azken probararte brontzezko domina eskuratzekotan egon bazen ere azkenean zazpigarren postuan amaitu zuen. Esan beharra dago historiako lehenengo gimnasta txinatarra izan zela Olinpiar Jokoetako bakarkako proban finalera sailkatzen.[5]

Palmaresa

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris ( Frantzia) 7.a Aparatu guztiak
Asiako Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Hangzhou ( Txina) 02 !2. lekua, zilarrezko domina Taldeka
Asiako Txpelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Pattaya ( Thailandia) 02 !2. lekua, zilarrezko domina Taldeka
2023 Manila ( Filipinak) 03 !3. postua, brontzezko domina Aparatu guztiak
2023 Manila ( Filipinak) 03 !3. postua, brontzezko domina Uztaia
2023 Manila ( Filipinak) 03 !3. postua, brontzezko domina Taldeka

Erreferentziak

  1. a b «Olympedia – Wang Zilu» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  2. «艺术体操丨陕西王子露创造中国选手世锦赛单项历史最佳战绩» web.archive.org 2023-09-01 (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  3. (Ingelesez) Uzbekistan’s Takhmina Ikromova Dominates 14th Rhythmic Gymnastics Asian Championships, Retains All-Around Crown – Asian Gymnastics Union. (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  4. «A golden World Cup debut for Elvira Krasnobaeva» www.gymnastics.sport (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  5. (Ingelesez) «Wang sets China's best Olympic result in rhythmic gymnastics all-around» chinadailyhk (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q99229923
  • Commonscat Multimedia: Wang Zilu / Q99229923

  • Wd Datuak: Q99229923
  • Commonscat Multimedia: Wang Zilu / Q99229923