Wawelgo gaztelua

Wawelgo gaztelua
 Egunez 
 Gauez 
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Polonia
Voivoderria Polonia Txikiko voivoderria
Barruti-hiriKrakovia
Koordenatuak50°03′16″N 19°56′12″E / 50.0544°N 19.9366°E / 50.0544; 19.9366
Map
KomisarioaKasimiro III.a Poloniakoa
Arkitektura
ArkitektoaFrancesco Fiorentino (en) Itzuli
Benedykt from Sandomierz (en) Itzuli
Bartolommeo Berrecci (en) Itzuli
Mikołaj Castiglione (en) Itzuli
Giovanni Battista Trevano (en) Itzuli
Kacper Bażanka (en) Itzuli
Domenico Merlini (en) Itzuli
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
arkitektura erromanikoa
Azalera7.040 m²
Ondarea
Webgune ofiziala

Wawelgo gaztelua (polonieraz: Zamek Królewski na Wawelu) Krakoviako (Polonia) erdialdeko gaztelu egoitza da. Kasimiro III.a Handiaren aginduz eraikia, Italiar estiloko patio nagusiaren inguruan kokatutako hainbat egiturek osatzen dute. Gaztelua, Poloniako handienetako bat izanik, Erdi Aroko, Errenazimentuko eta Barrokoko estilo arkitektoniko ia guztiak ditu. Wawelgo errege gaztelua eta Wawel mendia herrialdeko gune historikorik eta kulturalik garrantzitsuenak dira. 1978an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuten Krakoviako gune historikoaren zati bezala.

Mende askotan, Poloniako erregeen egoitza eta poloniar estatuaren sinboloa, gaztelua gaur egun herrialdearen arte-museo nagusietako bat da. 1930ean sortua, museoak hamar kontserbazio sail biltzen ditu margolanen bildumaz arduratzen direnak, besteak beste, italiar pintura errenazentista bilduma garrantzitsu bat, grabatuak, eskulturak, ehunak, horien artean Sigismundo II.a Augustoren tapizen bilduma, urregintza lana, armak eta armadurak, zeramikak, Meissen portzelana eta garaiko altzariak. Museoaren ekialdeko artelanek Europako otomandar karpa bildumarik handiena biltzen dute. Zazpi kontserbazio estudio espezializatuekin, museoa artelanak kontserbatzeko gune garrantzitsua da.

Irudi galeria

  • 617ko Wawelgo gazteluko xilografia
    617ko Wawelgo gazteluko xilografia
  • Gaztelua Dębnicki zubitik ikusita
    Gaztelua Dębnicki zubitik ikusita
  • Wawel konplexuaren panoramikoa
    Wawel konplexuaren panoramikoa
  • Sigismundo III.a Vasa dorrea (1595) eta defentsa-hormak
    Sigismundo III.a Vasa dorrea (1595) eta defentsa-hormak
  • San Leonardoren kripta Wawelgo gazteluaren azpian
    San Leonardoren kripta Wawelgo gazteluaren azpian
  • Katedralako museoa
    Katedralako museoa
  • Errege lorategiak
    Errege lorategiak
  • Wawel errege gaztelua
    Wawel errege gaztelua
  • Wawel gaztelua, Vistula ibaitiko ikuspegia
    Wawel gaztelua, Vistula ibaitiko ikuspegia
  • Jupiter, Merkurio eta bertutea Dosso Dossirena, 1524, gazteluaren bildumako margolanik baliotsuenetako bat da.
    Jupiter, Merkurio eta bertutea Dosso Dossirena, 1524, gazteluaren bildumako margolanik baliotsuenetako bat da.

Kanpo estekak

  • Wawelgo webgunea
  • Jagiellonian tapizak
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q18820
  • Commonscat Multimedia: Wawel Castle / Q18820

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 312997222
  • ISNI: 0000000109464571
  • GND: 2017359-3
  • LCCN: n79135471
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 2270819
  • Wd Datuak: Q18820
  • Commonscat Multimedia: Wawel Castle / Q18820