Wright anaiak

Wilbur Wright Wilbur Wright
Wilbur Wright
Orville Wright
Wright Flyer I.a-ren lehen hegaldiaren argazki ofiziala. 1903ko abenduak 17.

Wright anaiak, Wilbur (Millville, Indiana, 1867ko apirilak 16 - Dayton, Ohio, 1912ko maiatzak 30) eta Orville (Dayton, Ohio, 1871ko abuztuak 19 - Dayton, Ohio, 1948ko urtarrilak 30), estatubatuar hegazkin egileak eta hegazkin pilotuak izan ziren. Hegazkinaren asmatzailetzat hartzen dira.

Gaztetandik arduratu ziren hegazkingintzaz; lehen hegazkina higikunde bertikaleko egin zuten, alboko eta horizontaleko ardatzen printzipioan oinarritzen zen; ondorengo urteetako hegazkingintzan eragin handia izan zuen oinarri horrek. XX. mende hasieran zenbait hegazkin diseinatu zuten eta 1903-1905 urteetan autopropultsioan oinarritutako lehen hegaldiak egin zituzten[1]. 1908. urtean Estatu Batuetako gobernuak onartu egin zuen anaiek diseinaturiko hegazkina.

Ikus gainera

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-3-21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Telegram from Orville Wright in Kitty Hawk, North Carolina, to His Father Announcing Four Successful Flights, 1903 December 17. (Noiz kontsultatua: 2013-07-22).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q35820
  • Commonscat Multimedia: Wright brothers / Q35820

  • Identifikadoreak
  • SNAC: w63p2wc3
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 06033/eu_w_0290/w0290
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q35820
  • Commonscat Multimedia: Wright brothers / Q35820