Xamhat

Xamhat
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa

Shamhat (akaderaz: 𒊩𒌑𒉺Šamḫat) edo Xamkat[1] Gilgamexen epopeiako I. eta II. taulatxoetan agertzen den eta VII. taulatxoan aipatzen den emakumezko pertsonaia bat da. Prostituta sakratu edo harimtu bat da,[2] Enkidu gizon basatia zibilizazioarekin harremanetan jartzeko paper garrantzitsua betetzen duena.

Gilgamexen epopeian

Xamhatek funtsezko papera betetzen du I. taulatxoan, jainkoek Gilgamex boteretsuaren aurkari gisa sorturiko Enkidu hezteaz arduratzen baita.

Testuek kuzbua edo sexu-erakargarritasuna ematen diote, Enkidu tentatzeko eta bere egoera basatitik ateratzeko erabiltzen duena, etengabeko sexu-harremanen bidez zibilizatuz. Zoritxarrez, Enkidu Xamhatekin "sei egun eta zazpi gauez" gozatu ondoren, bere antzinako lagunek, basapiztiek, edaten zuten putzuan elkartzean, izuturik uko egiten diote. Xamhatek atzetik joateko konbentzitzen du, eta Uruk hirian mundu zibilizatuarekin bat egiten du, Gilgamexek gobernatzen zuen hirian. Muinoetan animaliekin partekatzen zuen bere antzinako bizitza basatia arbuiatuko du. Une horretatik aurrera, Gilgamex eta Enkidu lagun min bilakatuko dira. Abentura ugari konpartitzen dituzte, zedroen basotik eta Humbabarekin elkartzetik hasita.

Garrantzia

Pertsonaia honi izena eman zion hitza, Xamhat, "šamhu" akaderazko adjektiboaren forma femeninoa da. Hau "šamāhu" aditzetik dator, eta bere itzulpena "bikaina" dela esan baitezake. Beraz, bere izena "emakume bikaina" bezala itzuliko litzateke.

Oso eztabaidatua izan da Enkidu bere natura-egoeratik atera eta sexuaren bidez zibilizaziora ekartzeko zeregina. Rivkah Harrisen esanetan, "prostitutak Enkidu naturaren eta animalia basatien artean gustu batetik bestera eraldatzen duen tarteko papera funtsezkoa da gizaki batentzat".[3] Paul Friedrich klasizistaren arabera, Xamhaten trebetasun sexualek "sentsualitate sofistikatu edo artistikoaren eta zibilizazioaren arteko lotura" ezartzen dute.[3] Bere sexu-arteek animalien oinarrizko bulkadak zerbait sofistikatu edo "zibilizatu" bihur daitezkeela ulertzera eraman zuten Enkidu. Mesopotamiarrek prostituzioa zibilizazioaren oinarrizko ezaugarrietako bat zela uste zuten: "hiriko bizitzaren ezaugarri nagusia".[3] Xamhat, gero, Enkiduren hiritar "ama" bihurtu zen, bizitza zibilizatuaren oinarrizko kontzeptuak irakatsiz: jatea, ardoa edatea eta janztea.

Erreferentziak

  1. Stephanie Dalley (2000) Myths from Mesopotamia, Creation, the Flood, Gilgamesh and others, revised edition, Oxford University Press, p.137.
  2. Ditmore, Melissa Hope (ed), Encyclopedia of Prostitution and Sex Work, Volume 1, Greenwood Publishing Group, 2006, pp.34-5.
  3. a b c Harris, Rivkah, Gender and Aging in Mesopotamia: The Gilgamesh Epic and Other Ancient Literature, University of Oklahoma Press, 2003, pp.122-3.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q391118
  • Wd Datuak: Q391118


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.