Yining

Yining
Konderri mailako hiria
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Eskualde autonomoXinjiang
Sub-provincial autonomous prefectureIli Kazakhstandar Prefektura autonomoa
Izen ofiziala伊宁市
غۇلجا شەھىرى
قۇلجا قالاسى
Posta kodea835000
HerriburuaHerembagh Subdistrict (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak43°55′00″N 81°19′00″E / 43.91667°N 81.31667°E / 43.91667; 81.31667
Map
Azalera644.01 km²
Demografia
Biztanleria526.745 (2012)
96.745 (2004)
Dentsitatea817,91 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0999
Ordu eremuaUTC+08:00
Matrikula新F
yining.gov.cn

Yining (txinera sinplifikatuz: 伊宁; pinyinez: Yíníng shí) edo Ghulja (uigurreraz: غۇلجا‎) edo Qulja (kazakheraz: قۇلجا) Txinako Xinjiangeko Uigur Eskualde Autonomoan dagoen hiri bat da, Ili Kazakhstandar Prefektura autonomoan kokaturik dagoena. Kazakhstanekiko mugan kokaturik dago. Zetaren Bidean hiri garrantzitsua izan zen Almaliq hiriaren hondarren alboan dago[1].

Historia

Almaliq

XIII. eta XV. mendeen artean Almaliq hiria Txagatai Khanerriaaren menpeko hiria izan zen. Tian Shan mendilerroaren eta Ili ibaiaren artean zegoen kokatuta. Ili izenaz ere ezagutu izan zen garai hartan. Almaliqeko Siknak Tekin erregea Gengis Khan enperadore mongolaren bilobarekin ezkondu zen, honek erakusten du hiriaren garrantzia zenbatekoa zen. 1351 eta 1363 artean Moghulistango Tughlugh Timur khanaren menpe egon zen eta islamismoaren erdigune garrantzitsua bihurtu zen.

Qing dinastia

XVIII. mendean Txinatarrek konkistatu zuten eta txinatar immigranteak iritsi ziren hirira. Almaliq hiria dagoeneko bertan behera gelditu eta hndarretan zegoen eta txinatarrek 1762 urtean Ningyuan gotorlekua (寧遠城) eraiki zuen kolonoak hartzeko. Ondoren beste bi gotorleku ezarri ziren, Huining (惠寧城) 1765ean eta Xichun (熙春城) 1780 urtean, baina hiriak Ningyuan izenarekin jarraitu zuen.

1851 urtean Errusiarren eta txinatarren artean Quljako itunari esker bi herrialdeen arteko merkataritza librea ezarri zen. 1864 eta 1866 artean Dungan matxinadaren eragina nozitu zuen Ningyuanek. 1867an Yakub Beg general turkiarrak Kashgaria erreinua sortu zuen eta Ningyuan ere konkistatu zuen. Ingelesen laguntza izan zuenez Errusiaren etsai bihurtu zen eta 1872an errusiarrek hiria setiatu eta okupatu egin zuten. 1881 urtean txinatarrek berreskuratu zuten eta Ningyuan konderria ezarri zuten[2].

XX. mendea

Txinan Ningyuan izeneko toki gehiago zeudenez 1914 urtean Yining konderria izena eman zitzaion. 1952 urtean Yining hiria Yining konderritik banatu zen eta 1954an Ili Kazakhstandar Prefektura autonomoaren hiriburua bihurtu zen[1].

Geografia eta klima

Kokapena

Ili ibaiaren iparraldeko ertzean kokaturik dago, Dzungaria ordokian, eta Kazakhstanekiko mugatik 70 kilometro eskasera[2]. Ili ibaiaren harana Xinjiangeko eremurik hezeena da eta larre zabalak ditu.

Klima

    Datu klimatikoak (Yining (Gulja) (1971–2000))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −2.1 0.2 9.0 20.4 24.8 28.5 31.0 30.4 25.8 18.0 8.7 1.3 16.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −15.0 −12.2 −2.5 5.8 10.2 14.0 15.8 14.1 9.3 2.9 −2.8 −9.5 2.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 17.9 19.1 20.2 28.0 27.2 28.5 20.2 14.2 14.6 26.1 27.8 25.0 268.8
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 8.1 7.6 8.1 7.6 8.6 9.1 8.1 6.2 4.4 6.7 7.4 8.3 90.2
Eguzki orduak 159.7 170.9 213.8 252.2 291.5 299.6 327.4 316.0 274.8 213.8 168.6 145.7 2834
Hezetasuna (%) 78 78 70 55 58 59 56 54 57 66 74 78 65.3
Iturria: China Meteorological Administration [3]

Iruditegia

  • Tren geltokia.
    Tren geltokia.
  • Unibertsitatea.
    Unibertsitatea.
  • Sayram aintzira.
    Sayram aintzira.

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) «Ciudad de Yining, China Social Travel Network - Touristlink» www.touristlink.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-25).
  2. a b (Ingelesez) Planet, Lonely. «Yining travel | Xinjiang, China» Lonely Planet (Noiz kontsultatua: 2019-10-25).
  3. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q866021
  • Commonscat Multimedia: Yining / Q866021

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 239093435
  • GND: 4251590-7
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 2751497
  • Wd Datuak: Q866021
  • Commonscat Multimedia: Yining / Q866021