Zanzibar

Zanzibar
Datu orokorrak
Motaestatu federatu eta lurraldeko administrazio-erakunde
Azalera2.461 km²
Geografia
Map
Koordenatuak5°54′S 39°18′E / 5.9°S 39.3°E / -5.9; 39.3
UTC orduaEkialdeko Afrikako Ordua
Herrialdea Tanzania

Zanzibar Afrikako ekialdean dagoen uhartedia da. Indiako ozeanoan dago. Administratiboki Tanzania da, eta bertako hiru eskualde osatzen ditu: Zanzibar Central/South, Zanzibar North eta Zanzibar Urban/West.

Bi uharte hartzen ditu barne: Unguja (nagusia, Zanzibar ere deitua) eta Pemba. Bi uharteek lurralde autonomo bat osatzen dute Tanzaniako Errepublikaren barruan.

1.070.000 biztanle zituen 2004an. Zanzibar City da uhartediko hiriburua (391.002 biztanle), Unguja uhartean dagoena.

Geografia

Uhartediko irla txiki bat airetik ikusita.

Orografia eta klima

Tanzaniako itsasertzaren aurrean dagoen koral uhartedia da Zanzibar. Izen bereko itsasarteak bereizten du Afrikako kostaldetik.

Klimari dagokionez lurralde epel euritsua da.

Ekonomia

Teka arbola eta erretxina zuhaitzen oihan asko da eta kotoia, azukre kanabera eta kokoa ekoizten dira. Zanzibarrek dauka iltzearen munduko monopolioa.

Historia

Antzinatean sultan herria izan zen, eta bertan zegoen Afrikako esklaboen salerosketarako merkaturik handiena. 1890eko hamarkadan, Anglo-zanzibartar Gerra eta gero, britainiar protektoratu bihurtu zen.

1963an, burujabetza lortu zuen Commonwelth erakundearen barruan. Handik urte betera, iraultza bat izan zen, sultan herria desegin eta errepublika sortu zen. Urte hartan bertan, uharteak Tanganikarekin batu ziren eta Tanzaniako Errepublika sortu zuten.

Zanzibartar ezagunak

  • Abdulrazak Gurnah, 2021eko Literatura Nobel Saria.
  • Samia Suluhu Hassan, Tanzaniako presidentea.
  • Freddie Mercury (Farrokh Bulsara izenarekin jaioa), 18 urte arte Zanzibarren bizi izan zen[1].

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. (Ingelesez) Levin, Angela. (2018-11-09). «Freddie Mercury's mother on losing her 'dear boy': 'He didn’t have to say anything. I knew he was very ill'» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Zanzibarko gobernuaren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1774
  • Commonscat Multimedia: Zanzibar / Q1774

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 312799169
  • BNE: XX451733
  • BNF: 11953030j (data)
  • GND: 4051641-6
  • LCCN: n80121277
  • NDL: 00574576
  • NARA: 10038256
  • SUDOC: 027505405
  • BIBSYS: 13009907
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 3775035
  • Atlas Digital del Imperio Romano: 42558
  • Wd Datuak: Q1774
  • Commonscat Multimedia: Zanzibar / Q1774