Zapardiel erreka
Zapardiel | |
---|---|
Mota | erreka |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′32″N 2°40′49″W / 42.80883°N 2.68019°W / 42.80883; -2.68019 |
Kokapena | Euskal Herria |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Zadorraren arroa |
Iturburua | Gasteiz |
Bokalea () | Batan |
Zapardiel erreka Gasteizko mendietan sortu eta hiria hegoaldetik iparraldera lur azpitik zeharkatzen duen erreka da. 1822. urtean, hiria handitu eta harresiak eraitsi eta gero, lurperatu zuten.[1] Errekak hiri zaharra urez hornitzen zuen.
Erdi Aroko ibilguari erreparatuz, Zapardiel eta Batan errekek gaur egun Pilar auzoa dagoen gunean egiten zuten bat eta Arriaga zeharkatzen zuten Zadorra ibairaino. Biek ere mendebaldetik saihesten zuten hirigunea.[2] Egun, Batan eta Zapardiel errekek hiriaren hegoaldean bat egiten dute, Batan ibilbidean. Frai Francisco Vitoria ibilbidean lurperatzen da bien ibilgu bateratua, Gasteiz erdialdera heldu ahala.
Ibilgua
Gaur egun, Zapardiel ondoko lekuetik igarotzen da:
- Gardelegi
- Aretxabaleta
- San Antonio kalea
- Andre Maria Zuriaren plaza
- Diputazio kalea
- Jesusen Zerbitzarien Fundatzailearen kalea
- Ahate Iturri plazatxoa
- Pilar auzoa
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q61069341