Zerrenda:Animalien hotsak

Jarraian animalien hotsen zerrenda bat dago, animaliek egiten dituzten hotsen izenak eta onomatopeiak erakusten dituena.

Animalia Hotsaren izena Onomatopeia
Aharia, ardia, oreina Balaka, edo marraka Bee, bekereke, mee, jaubaa
Ahatea Piruka Piru-piru, kua-kua, piu-piu
Ahuntza, akerra - Mee, marra-marra
Antzara, belea, erroia Karraka, karranka edo karraska Karra-karra
Apoa - klik-klok, kluk-kluk, klin-klon
Astoa Arrantza edo inka Arran-arran, aja-ja, aaaaaaa

Belarrien soinua: plip-plap

Azeria Xanpa edo mauba Xanpa
Behia, zezena Murrusa, maruma edo sanka Marru-marru, mu, bauu, murruum
Belea karraka karrak, kua-kua
Elefantea Orroa Orro-orro
Eperra - Txor-txor
Erlea, liztorra Burrunba edo burrundara Brun-brun, zunburrun
Ziztatzean: Kisk-kisk, zizt-zazt, zizt, txixt, zazt, zizta, dzazt, sast
Eulia, eulihandia, mandeulia Burrunba, burrundara edo firrindan Brun-brun, zunburrun
Txikiak: Ziri-ziri, ziri-miri, frixt, fir-fir, firrindan
Handiak: Zara-zara, zarra-zarra
Ziztatzean: Kisk-kisk, zizt-zazt, zizt, zazt, zizta, dzazt, sast
Hartza Orroa Orro-orro
Hontza, mozoloa, urubia Kahaka Uhuri, ujuju, ulu[1]
Igela - Kro-kro, korrok
Indioilarra, indioiloa - Glu-glu
Kaioa Txirrin
Katua Marmarra Mau, miau, ñau, marrau, fut
Kilkerra/txirrita Txirritarena: Txitxarra Kilkerrak: Kir-kir, kri-kri
Txirritak: Txirri-txirri
Kukua Kukua Kuku[2]
Lehoia Orroa Orro-orro
Oilarra Kukurruku Kukurruku
Oiloa Kakara, karaka, karranka edo kokodatza Kakara-kakara, kiriki-karaka
Otsoa Arrama edo ainuria Ulu-ulu, alarau, uhuri, aiu, uru, julu
Satorra - Siu-siu
Sugea Txistua Zi-zi
Txakurra Zaunka edo adausia Au-au, au, sau-sau
Txikiak: Ttau-ttau, txau-txau
Handiak: Zaunk-zaunk
Nagusiak: Jau-jau
Jatean: Glaska-glaska, lapa-lapa, lafa-lafa
Kosk egitean: Kausk-kausk
Txerria, basurdea Kurrinkada, irrintzia edo zurrunga Kurrin-kurrin, krux-krux
Tximeleta - Ziru-zira
Txitoa Txioa edo txirru Txio-txio, txirru-txirru
Txitxarra Karranka Karra-karra
Txoria Txioa Kantuan: Txio-txio, txorrotxio, txirripititxio, xiru-xiru
Zarataka: Girrin-girrin
Usoa Urruma edo kurruka Urru-urru, urru-murru, purrut, ttukurrukutu
Zaldia, behorra Irrintzia Iiiiii, ijijijijiji
Trostan: Draka-draka, traka-traka, trakatan
Zozoa - Zorzor[2] txor-txor

Erreferentziak

  1. «Hotsak» Berria Estilo Liburua (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  2. a b Kukua, udaberriaren iragarle. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Alicia San Juan: Bihotzak taup-taup egiten al dizu? Euskal onomatopeiak!
  • Joseba Aurkenerena Barandiaran: Euskal onomatopeiak berreskuratzen
  • BERRIAko estilo liburua: Euskarazko onomatopeiak eta animalien hotsen izenak
  • Iraide Ibarretxe: Sinbolismo fonetiko bidez sortutako hitzak Sareko Euskal Gramatika, EHU.
  • Xan Othaburu (Xanoth) RE: animalien soinuak euskaraz. EuskaraZ@yahoogroup posta zerrenda 2001-04-03 21:39:23. UEUren eskutik. Napartheid aldizkarian agertutako azantza zerrenda luzea komikietan baliatzen zitezkeenak eta Lafitteren hiztegitxoa
  • Piarres Lafitte. Vocabulaire français-basque; 1953. Aranart Ph,