Zetano zenbaki

Zetano zenbakia (CN laburdura) gasoil mota batek duen eztanda egiteko edo berez pizteko joera adierazten duen zenbakia da. Zenbakia zehazteko gasoila zetano (irazekitzeko joera 100 duena) eta α-metilnaftaleno (irazekitzeko joera 0 duena) dituen nahastura batekin alderatzen da. Gasoilaren irazekiko joera bera duen nahasturan zetano proportzioa begiratzen da. Diesel motorretan zetano zenbakiak 40-70 bitartekoa izan behar du.

Eskala

  • 0 : α-metilnaftaleno (C10H7CH3) ;
  • 15 : isozetano (2,2,4,4,6,8,8-heptametilnonano) (iso-C16H34)
  • 40 : etxeko fuel-olio ;
  • 51 : gasoil ;
  • 85 - 96 : dietil eter C4H10O ;
  • 100 : n-zetano (C16H34).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/8/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Ikus, gainera

  • Oktanajea

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q726627
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q726627


Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.