Ziabelar latz

Ziabelar latz
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaGentianales
FamiliaRubiaceae
GeneroaGalium
Espeziea Galium aparine
L.

Ziabelar latza edo amodio-belarra[1] (Galium aparine) urteroko landare belarkara da, Rubiaceae familiakoa. Pertsona eta animalien azalean itsatsita geratzen da, zurtoinetan eta fruituetan dituen kakoei esker. Haren bertute medizinalak antzinatik dira ezagunak.[2]

Izena

Besteak beste, ziabelar latza,[1] amodio-belarra,[1] belar latza,[3], bedar latza,[4] eta lapa[5] deitzen zaio euskaraz landare honi.

Deskribapena

Ziabelar latzaren hostoak eta fruituak.

Zurtoin igokariak ditu, lau angeludunak, 0,2-2 metro luze. Hosto bakunak, linearrak edo linear-lantzeolatuak, 12-60 milimetro luze, 6-9 hostoko bertizilotan antolatuak. Bai zurtoinetan, bai hostoetan, kako tankerako ileak ditu, eta aldamenean duen edonori heltzeko gai da.[5] Lore zuriskak, zimaerako infloreszentzietan bilduak. 1,5 eta 1,8 milimetro arteko korola, lau petaloz osatua. Maiatzetik irailera loratzen da. Fruitu borobiltxoak ematen ditu. Horiek ere kakodunak dira, bere kontra igarotzen diren animalien larruetan itsasteko. Taktika hori medio, urrutira asko heda daiteke.[5]

Banaketa

Jatorriz Eurasiakoa bada ere, munduko leku askotara hedatu da, eta subkosmopolita da gaur egun. Euskal Herrian espezie arrunta da.

Habitata

Sastrakak, bide bazterrak, lur landuak. Ugaria da Euskal Herriko isurialde atlantikoko baratzeetan. Buztin-lurrak gustuko ditu, hezezalea baita. Nitrogenoa ere gustuko duenez, simaur gaindosia izan ohi duten gure baratzeetan ur-aparretan bizi da.[5]

Erabilerak

Fruituak kafearen ordez erabili izan dira: txigortu, eho, egoskina egin eta kikarara. Izan ere, urruti samarrekoak badira ere, ziabelarra eta kafea senideak dira. Sustraia, azukrearekin txigortuta, txikoria (Cichorium intybus) bailitzan hartzen da. Landarea bera ere jateko modukoa da: hostoa eta enborra gozo askoak dira, gordinik entsaladan eta egosia zopan. C bitamina asko du, eta XVIII. mendean ingelesek eskorbutoari aurre egiteko haren zukua hartzea aholkatzen zuten. Ziabelar latzaren lehengusina bat, ziabelar horia (Galium verum), esnea gatzatzeko erabili izan da.[5]

Erreferentziak

  1. a b c Ziabelar latz. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-3-11).
  2. Howard, Michael. Traditional Folk Remedies (Century, 1987) pp. 145-6
  3. Otaegi Urruzola, Pili. Larraulgo usadioak sendabelarrekin. larraulgoekomuseoa.com (Noiz kontsultatua: 2021-3-11).
  4. Bedar latz. bergarakoeuskara.eus (Noiz kontsultatua: 2021-3-11).
  5. a b c d e Errekondo, Jakoba. Lapatu. Argia astekaria, 2015eko urriak 18, CC BY-SA 3.0 (Noiz kontsultatua: 2021-3-11).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q161581
  • Commonscat Multimedia: Galium aparine / Q161581
  • Wikispecies Espezieak: Galium aparine

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • African Plant DB: 153044
  • BioLib: 40593
  • Dyntaxa: 221416
  • EOL: 1098038
  • Fl. China: 200022084
  • GBIF: 2913548
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=103276
  • IPNI: 30007294-2
  • ITIS: 34797
  • NCBI: 29788
  • PlantList: kew-85676
  • W3TROPICOS: 27900076
  • USDA Plants: GAAP2
  • VASCAN: 8995
  • WoRMS: 993893
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: Z4B6561488
  • Wd Datuak: Q161581
  • Commonscat Multimedia: Galium aparine / Q161581
  • Wikispecies Espezieak: Galium aparine