Zientzien Bavariar Akademia
Zientzien Bavariar Akademia | |
---|---|
Tendit ad aequum | |
Datuak | |
Izen laburra | BAdW |
Mota | zientzien akademia eta book publisher (en) |
Herrialdea | Alemania |
Jarduera | |
Kidetza | Union of German Academies of Sciences and Humanities (en) eta German National Research Data Infrastructure (NFDI) e.V. (en) |
Erabilitako hizkuntza | aleman |
Agintea | |
Lehendakaria | Thomas O. Höllmann (en) |
Egoitza nagusi |
|
Osatuta | Q28738695 |
Legezko forma | Körperschaft des öffentlichen Rechts (en) |
Historia | |
Sorrera | 1759 |
webgune ofiziala |
Zientzien Bavariar Akademia (alemanez: Bayerische Akademie der Wissenschaften) Alemaniako instituzio publiko eta independentea da. Munichen kokatuta, akademikoak esparru desberdinetako ikerlariak dira. Gaur egun 39 batzorde ditu, 300 pertsona ingurukoekin. Erakundearen prestigioa handia da mundu osoan. Alemaniako zaharrenetariko bat da.
Historia
Akademia 1759an sortu zuen Maximiliano III.a Jose de Bavierakoak, orduko Printze hautesleak. Proiektua Johann Georg von Lori kontseilariak hasi zuen, Bavariako Bayerische Gelehrten Gesellschaft elkartearen sortzailea. Jatorriz, Akademiak bi atal zituen, Historia Klasea (Historische Klasse) eta Filosofia Klasea (Philosophische Klasse); natur zientziak, matematika eta fisika barne, Filosofia Klasearen zati gisa hartzen ziren. Gaur egun, Akademia bi klasetan banatuta dago oraindik, baina gaur egun Filosofia eta Historia Gela (gizarte eta giza zientziak biltzen dituena) batetik, eta Matematika eta Natur Zientziak bestetik dira.[1]
Partaideak
Klase bakoitzean ohiko partaideen multzoa 45ekoa da. Berezko partaideen kopurua 80koa da, bestetik. Dena dela, errealitatean, 70 urte baino gehiago dituzten partaideak ez dira zenbatzen; ondorioz, partaideak, 120 inguruko dira.
Akademiak akademiko ospetsuak izan zitu haren historian zehar. Hemen aipatuko ditugu batzuk:
- Johann Wolfgang von Goethe
- Grimm anaiak
- Theodor Mommsen
- Anthimos Gazis
- Alexander
- Wilhelm von Humboldt
- Kurt Sethe
- Max Planck
- Otto Hahn
- Albert Einstein
- Max Weber
- Werner Heisenberg
- Adolf Butenandt
Sailak
Gaur egun Akademiaren partaide guztiak lau sailetan antolatzen dira:
- Sektion I: Geistes- und Kulturwissenschaften (humanitateak)
- Sektion II: Rechts-, Sozial- und Wirtschaftswissenschaften (zuzenbidea, soziologia eta zientzia ekonomikoak)
- Sektion III: Naturwissenschaften, Mathematik, Technikwissenschaften (natur zientziak, matematikak, zientzia tekonologikoak)
- Sektion IV: Naturwissenschaften, Lebenswissenschaften, Medizin (natur zientziak, biologia, medikuntza).[2]
Presidenteak
Lehen Presidentea Sigmund von Haimhausen izan zen, Monetaren etxearen eta Meatzaritza Batzordearen burua. Presidenteen artean izen hauek aipa daitezke: Friedrich Heinrich Jacobi, Friedrich Wilhelm von Schelling, Justus von Liebig, Ignaz von Döllinger, Max von Pettenkofer eta Walther Meißner.[3]
Karl-Heinz Hoffmann 2011 Dietmar Willoweit 2006–2010 Heinrich Nöth 1998–2005 Horst Fuhrmann 1992–1997 Arnulf Schlüter 1986–1991 Herbert Franke 1980–1985 Walter Rollwagen 1977–1979 Hans Raupach 1970–1976 Robert Sauer 1964–1970 Friedrich Baethgen 1956–1964 Richard Wagner 1952–1956 Heinrich Mitteis 1950–1952 Walther Meißner 1946–1950 Mariano San Nicolò 1944–1945 Karl Alexander von Müller 1936-1944 Leopold Wenger 1932–1935 Karl Ritter von Goebel 1930-1932 Eduard Schwartz 1927–1930 Max Franz Maria von Gruber 1924–1927 Hugo von Seeliger 1919–1923 Otto Crusius 1915–1918 Karl Theodor von Heigel 1904-1915 Karl Alfred von Zittel 1899–1904 Max von Pettenkofer 1890–1899 Johann Joseph Ignaz von Döllinger 1873–1890 Justus von Liebig 1859–1873 Friedrich Wilhelm von Thiersch 1848–1859 Maximilian Prokop von Freyberg 1842–1848 Friedrich Wilhelm Joseph von Schelling 1827–1842 Friedrich Heinrich von Jacobi 1807–1812 Anton Clemens von Törring-Seefeld 1793-1807 Maximilian Joseph von Seinsheim 1769–1787 Johann Joseph von Baumgarten 1768–1769 Max Emanuel von Törring-Jettenbach 1762–1768 Joseph Franz Maria von Seinsheim 1761-1762 Sigmund von Haimhausen 1759-1761; 1787-1793
Helbidea
Bayerische Akademie der Wissenschaften
Alfons-Goppel-Str. 11
80539 München
Germany
Tel. +49-89-23031-1141
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Alemanez):Akademiaren webgune ofiziala.
- Datuak: Q684415
- Multimedia: Bayerische Akademie der Wissenschaften / Q684415