Zofia Stryjeńska
Zofia Stryjeńska | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Krakovia, 1891ko maiatzaren 13a |
Herrialdea | Polonia |
Heriotza | Geneva, 1976ko otsailaren 28a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Cemetery of Chêne-Bourg (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Karol Stryjeński (en) (1916 - 1927) Artur Klemens Socha (en) (1929 - 1936) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | House of Lubański (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Municheko arte ederren akademia |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, diseinatzaile grafikoa, ilustratzailea, artista grafikoa, eszenografoa eta artista bisuala |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zofia Stryjeńska (Lubańska, Krakovia, 1891eko maiatzaren 13a, Geneva, 1976ko otsailaren 28a) poloniar art déco margolari, artista, ilustratzailea, eszenografoa, grafista eta idazlea izan zen.[1][2]
Biografia
Txikitatik pintatu zuen eta gaztetan Rola eta Gσos Ludu egunkariekin kolaboratu zuen. 1909an, «Maria Niedzielska» arte-eskola femeninoan ikasi zuen. Mutikoz mozorrotuta, bere nebaren izenarekin Tadeusz Grzymaνa Lubaρskiren , Municheko Arte Ederren Akademian ikasi zuen (orduan ezin baitzuten emakumeek han ikasi).[3]
1916an, Karol Stryjeński arkitektoarekin ezkondu zen ezkutuan, eta harekin hiru seme-alaba izan zituen: Magda eta Jacek eta Jan bikiak. Dibortzioaren ondoren, Artur Socha aktorearekin ezkondu zen 1929an. 1936an, Poloniako Literatura Akademiako Urrezko Laurela jaso zuen. Geroago, pobrezia gorrian bizi izan zen, eta bere lanak merkeegi saldu behar izan zituen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Suitzara joan zen bizitzera.
Sariak eta aintzatespenak
- 1936an, Poloniako Literatura Akademiako Urrezko Laurela jaso zuen.
- 130. urtean.2021eko maiatzaren 13an, Googleren doodle bat agertu zen omenaldi gisa.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q218326
- Multimedia: Zofia Stryjeńska / Q218326