Errege Magoak

Adoración de los Magos, Bartolomé Esteban Murillo margolariaren koadroa (XVII. mendea).

Errege Magoak edo Hiru Erregeak[1] Jesukristo jaio ondoren bera bisitatzera eta berari opariak emateko joandako Bibliako pertsonaiak dira. Mateoren Ebanjelioa lauetatik bakarra da hauek aipatzen, "Ekialdetik" joandakoak "juduen errege jaioberria" gurtzera. Mateoren arabera,[2] urrea, intsentsua eta mirra eskaini zioten Jesusi. Euskarazko ebanjelioen itzulpenetan, jakintsuak, zuhurrak, magoak, aztiak, hitzak erabili izan dira[3].

Pasartea

Ravenna Basilikako "Apollinare Nuovo" mosaikoa, VI. mendekoa. Hiru Jakintsuak. Ezagutzen den lekukotasunik zaharrena.

Biblian, honela agertzen da Erregen etorrera (Mateo 2,1-2):

Jesus Judeako Belen herrian jaio zen, Herodes erregearen garaian. Jesus jaio ondoren, "sortaldeko jakintsu" batzuk azaldu ziren Jerusalemen, 2 galdezka: –Non da juduen errege jaioberria? Haren izarra ikusi dugu sortaldean eta gurtzera gatoz.[4]

Kopurua eta izenak

Mateoren ebanjelioak kopururik zehazten ez badu ere, tradizionalki hiru zirela finkatu zen historian zehar, eta VI. mendetik Meltxor, Gaspar eta Baltasar izenak eman zizkieten (euskarazko forma arautuak), antzeko formak ere gorde direlarik.

Ekialdeko eliza kristau batzuetan beste izen batzuk erabiltzen dira, adibidez errito siriarreko kristauen artean Larvandad, Gushnasaph eta Hormisdas; Etiopiako elizan Hor, Karsudan, eta Basanater, eta Armeniako elizan Kagpha, Badadakharida eta Badalilma.[5] Siria eta Armeniako elizetan, halaber, 12 errege mago aipatzen dituzten tradizioak ere izan dira.

Epifania

Sakontzeko, irakurri: «Epifania»

Aztiekin lotutako jaieguna ospatzen da urtarrilaren 6an batez ere Espainian eta gazteleraz egiten duten herrialdeetan. Horren arabera, ume txintxoei opariak ekartzen dizkiete horiek aurretik idatzitako eskaera gutunen arabera. Aurreko egunean, urtarrilaren 5ean, tradizio handia daukate espainiar hirietan Erregeen kabalgata edo desfilea, Hego Euskal Herriko hiriburuetan ere oso arrakastatsua dena. Alcoi (Alacant) herrian horrelako desfilerik zaharrena egiten omen dute.

Erreferentziak

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Mt 2:11
  3. «Magoen antidotoa» astekaria.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-17).
  4. Mt 2:1-2
  5. (Ingelesez) Dhabliwala, Fr Neil. (2020-01-01). «Where Do We Get the Names of the Three Magi?» St. Catherine (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q51671
  • Commonscat Multimedia: Three Wise Men / Q51671

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 18015511
  • BNE: XX4576627
  • BNF: 119635784 (data)
  • GND: 118638874
  • LCCN: sh85079601
  • NKC: ph621726
  • SUDOC: 027637026
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q51671
  • Commonscat Multimedia: Three Wise Men / Q51671
  • i
  • e
  • a
Egunak
Pertsonaiak
Bizarzuri - Errege Magoak - Euskal Herria: Olentzero - Mari Domingi - Galizia: Apalpador - Kantabria: Esteru - Katalunia: Caganer - Tió de Nadal - Errusia: Ded Moroz - Sneguroxka
Ohiturak eta tradizioak
Sukaldaritza