Gabonzahar

Gabonzaharreko ospakizuna, 1953 urtean Alemanian.

Gabonzaharra, gabonzahar-gaua edota urtezahar-gaua urteko azken gaua da. Mundu zabalean jai-giroan ospatu ohi den gaua. Biharamunean, urte berrian ia, Urteberri-eguna ospatzen da.

Gabonzaharreko ospakizunak Euskal Herrian

  • Gabonzahar-gauean oturuntza egin ohi da gaueko 12ak baino lehen. Gaueko 12ak jotzean, Hego Euskal Herrian hamabi mahats-ale jan ohi ditu jendeak, banan banan eta irratiz edo telebistaz igortzen diren kanpai-kolpeak jarraituz;
  • urtezahar egunean ugari dira Euskal Herrian zehar ospatzen diren San Silvestre lasterketak;
  • urteberri egunean ohizkoak dira mendizaleek egiten dituzten igoerak: besteak beste Adarra mendira Gipuzkoan, Gorbeiara Bizkaian eta Zaldiaranera Araban.
  • Iruñean, Getxon eta Trintxerpen, ohikoa da jai giroan kalera mozorroturik ateratzea.[1]
  • Beran, haurrak urtezahar egunean "glin-glanka" ateratzen dira, "glin-glan, glin-glan, duenak ez duenari eman" abestuz etxez etxe. Helduek, beriz, Diostesalbeka egiten dute.[1]
  • Urdiainen urarekin ospatzen da urte berriaren etorrera. Herritarrak iturriaren inguruan bildu eta pitxarrekin banatzen dute.

Ikus gainera

  • Gabon Zahar azoka, Elgoibarren ospatzen dena.

Erreferentziak

  1. a b Urteari amaiera emateko nahi adina aukera izango da gaur gur bazterretan[Betiko hautsitako esteka], www.gara.net. 2008-12-31.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11269
  • Commonscat Multimedia: New Year's Eve / Q11269

  • Identifikadoreak
  • GND: 4240476-9
  • NKC: ph118078
  • Wd Datuak: Q11269
  • Commonscat Multimedia: New Year's Eve / Q11269
  • i
  • e
  • a
Eguberriak
Egunak
San Nikolas Txikia - Santa Luzia eguna - Gabon eguna - Eguberria - Inuzente-eguna - Gabonzahar - Urteberri-eguna - Epifania
Pertsonaiak
Bizarzuri - Errege Magoak - Euskal Herria: Olentzero - Mari Domingi - Galizia: Apalpador - Kantabria: Esteru - Katalunia: Caganer - Tió de Nadal - Errusia: Ded Moroz - Sneguroxka
Ohiturak eta tradizioak
Sukaldaritza