Noe

Noe
Argitalpena
Ageri den obrak
ikusi
  • Ezekielen liburua, Petriren Lehen Gutuna, San Petriren bigarren epistola, Hebrearrei Gutuna, Isaiasen liburua, Ebanjelioa Lukasen arabera, Ebanjelioa Mateoren arabera, Ben Siraken Liburua, Tobiasen liburua, Koran, Genesis 5 (en) Itzuli, Genesis 6 (en) Itzuli eta Genesis 10 (en) Itzuli
Datu biografikoak
JaiotzaMesopotamia
Sexuagizonezkoa
EgoitzaArarat
Jardueranekazaria
Familia
AitaLamech
AmaBat-Enosh
Ezkontidea(k)Naama (Hasiera)
Seme-alabak
ikusi
  • Sem
    Kam
    Jafet
    Sceafa (en) Itzuli
    Ozeano
    Tetis
    Kanʿān (en) Itzuli
    Bith (mythology) (en) Itzuli

Noe (hebreeraz: נֹחַ‎Nōaẖ; asirieraz: ܢܘܚNukh; amhareraz: ኖህNoḥ; arabieraz: نُوح‎Nūḥ; antzinako grezieraz: ΝῶεNôe) Bibliako pertsonaia eta aitalehena da, Hasieraren arabera, Lameken semea eta Sem, Kam eta Jafeten aita.

Uholde Handia eta Noeren ontzia

Jainkoak, gizateria zigortzeko, mundura Uholde Handia bidali zuenean, Noeri eta haren leinuari bizia barkatzea erabaki zuen, hura gizon prestu bakarra zelako. Orduan, ontzi bat egiteko agindu zion, eta ontzi hartan sartzeko bere leinua eta animalia-mota bakoitzetik bina. Hala, uholdea igaro ondoren, urak atzeratu zirenean, Noeren ontzia Ararat mendian pausatu zen eta handik hedatu ziren berriro animalia-mota guztiak lurrean barrena.

Kamen bekatua eta Kanaanen madarikazioa

Behin, ardo gehiegi edan zuelarik, Noe lokartu zen eta biluzik geratu zen lur gainean; orduan, haren seme Semek eta Jafetek begirune handiz estali zuten, baina Kamek barre egin zion, egoera hartan ikusita. Itzarri zenean, Noek Sem eta Jafet bedeinkatu zituen, baina Kamen seme Kanaan madarikatu, Kanaanen madarikazioa esan ohi dena opa eginez. Hau da, bekatua Kamek egin zuen, baina Noeren madarikazioa haren semeari erori zitazien, Kanaani. Horregatik, Kamen madarikazioa edo Kanaanen madarikazioa esaten zaio Noek Kamen bekatua zigortzeagatik egindakoari.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Ikus, gainera

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q81422
  • Commonscat Multimedia: Noah (Biblical figure) / Q81422

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 11187922
  • ISNI: 0000000458756628
  • BNF: 119840652 (data)
  • GND: 118641328
  • LCCN: n82052547
  • NKC: jo20181004055
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q81422
  • Commonscat Multimedia: Noah (Biblical figure) / Q81422