Nuria Lopez de Guereñu

Nuria Lopez de Guereñu


Eusko Legebiltzarkidea

1998ko azaroaren 25a - 2001eko martxoaren 20a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia
Bizitza
JaiotzaEibar, 1969ko irailaren 27a (54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ingeniaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Nuria Lopez de Guereñu Ansola[1] (Eibar, Gipuzkoa, 1969ko irailaren 27a- ) Telekomunikazioetan ingeniaria eta Hezkuntzaren Soziologian doktorea da. Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailburua izan zen Juan Jose Ibarretxeren gobernuan. Confebask Euskal Enpresen Konfederakuntzako idazkari nagusia izan zen. Gaur egun, EKI Fundazioko zuzendari exekutiboa da, eta Tubacex taldeko Administrazio Kontseiluko kide eta honen Iraunkortasun eta Gobernantza Oneko batzordearen presidentea da.

Bizitza

Telekomunikazioetako Goi Mailako Ingeniaritzan lizentziatua da (UPC Catalunya). Besteak beste, Eibarko Tekniker Elkarte Teknologikoan, Osakidetzako zerbitzu nagusietako Informatika Sailean, Mendaroko Ospitaleko Informatikako zerbitzuan, eta Vicomtech Elkartean egin du lan. Beregan hartutako ardura politikoek kargu hauek uztera behartu zuten.

1998an, Eusko Legebiltzarreko kide bezala aukeratua izan zen EAJko Gipuzkoako zerrendatik. 2003tik 2005era, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Saileko diputatua izan zen. Urte horretan, Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailburu izendatu zuen Ibarretxe Lehendakariak. Bere helburuak EAEko eskualde desberdinen arteko mugikortasuna areagotzea eta Euskal Hiriaren kontzeptua sustatzea ziren. Horretarako, Garraio sailak hainbat azpiegitura-lan burutu zituen Euskal Y eta EuskoTrenen trenbide-sareak hobetzeko asmoarekin; trena, tranbia, metroa eta portuak barne. 2006an, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuaren arteko hitzarmena sinatu zuen Euskal Y-aren gipuzkoar adarra eraikitzeko, Itun Ekonomikoan oinarritutako azpiegitura finantzaketa baten lehen aldia. 2009 arte jardun zuen politikan.

2010. urtean Confebaskeko idazkari nagusi izendatu zuten, kargu hori hartzen duen lehen emakumea da. 2014an bere ibilbide akademikoan sakontzeko Confebask utzi zuen. Bizitzan Zehar Ikaskuntza-ren inguruko Politiken Diseinua eta Kudeaketarako Erasmus Mundus Lifelong Learning masterra egin zen Londresen. Horrez gain, doktoretza ikasketak egin zituen eta doktorea da Hezkuntzaren Soziologian (EHU-UPV).

Ordutik, hainbat jarduera egin ditu. Deusto Business School eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle lanentan aritu izan da. 2015 urtetik, Tubacex Group taldeko Administrazio Kontseiluko kidea da, eta 2021ean sortutako Iraunkortasun eta Gobernantza Oneko batzordearen presidentea da. 2021ean, EKI Fundazioko zuzendari exekutibo izendatu zuten. Fundazio honek Saharaz hegoaldeko herrialdeetan eguzki-energia sistemak finantziatu eta jartzeaz gain, arlo horretan formakuntza eskaintzen du bertan (elektrizitateari sarbidea orokortzeko Nazio Batuen helburuekin lerrotuta).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Gereñu onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12264953
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 03898/eu_l_2419/l2419
  • Wd Datuak: Q12264953


Eusko Jaurlaritza (2005-2009)

Juan Jose Ibarretxe (Lehendakaritza)
Idoia Zenarrutzabeitia (Lehendakariordetza eta Ogasuna eta Herri Administrazioa) • Joseba Azkarraga (Justizia, Lana eta Gizarte Segurantza) • Javier Balza (Herrizaingoa) • Ana Agirre (Industria, Merkataritza eta Turismoa) • Javier Madrazo (Etxebizitza eta Gizarte Gaiak) • Jose Antonio Campos (Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa) • Gabriel Maria Inclan (Osasuna) • Miren Azkarate (Kultura eta bozeramailea) • Esther Larrañaga (Ingurumena eta Lurralde Antolamendua) • Nuria Lopez de Gereñu (Garraioa eta Herri Lanak) • Gonzalo Saenz de Samaniego (Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura)