Puljuko Eremu Basatia

Pulju Eremu Basatia

KokalekuaFinlandiako bandera Lappi, Finlandia
Azalera614
Sorrera1991

Pulju Eremu Basatia (finlandieraz: Puljun erämaa-alue; iparraldeko samieraz: Buljju meahcceguovlu) Enontekiö eta Kittilä udalerrien artean dagoen eremu basatia da. Beste natura eremu babestu askok inguratzen dute; hala nola, Lemmenjoki eta Pallas-Yllästunturi parke nazionalek eta Hammastunturi, Pöyrisjärvi eta Tarvantovaara eremu basatiek. Iparraldean, berriz, Øvre Anarjohka parke nazional norvegiarra dago.

Eremu basati hau, bere zingira eta mendixkengatik da ezaguna; honela, udetan zingiretako masusta ugari dagoela aprobetxatuz, bisitari asko iristen da bertako paduretara. Bertako naturaz gozatzeko iristeko bide ohikoena Nunnanen Enontekiöko herrixkatik eta Pulju herrixkatik da [1].

Izena, antzinatik samitarrak euren elur-oreinak hazten dituzten lekutik datorkio, Pulju mendixkatik, hain zuzen.

Landaredia

Lehen esan bezala, zingira kopuru asko dago eremu guztian zehar eta, batez ere, hauen eta hegoaldeko tunturi txikitxoen inguruan antolatzen dira landareak. Zuhaitz eta baso nagusiak, nahastuta dauden urkidiak eta izeidi gorriak dira.

Fauna

Bisoi amerikarrak, erbinude zuri eta arruntak bezalako harrapari txikiak dira gehiengo lurralde hotz honetan. Hala ere, ipar-katamotzak, jatunak, hartz arreak eta otsoak bezalako harrapari handiagoak ere ikus daitezke inguruetan [1].

Hegaztiak

Eremu zingiratsuek, txirri antzeko hegazti-espezie asko erakartzen dituzte eta bertara gerturatzen diren bisitariek, hala nola, urre txirri arrunten doinuaz gozatzeko aukera izaten dute. Borrokalariak ere ikus daitezke euren luma dotoreekin uda garaian, kuliska pikarta, zingira-hontza eta mirotz zuria bezalako beste hegazti-espezieen konpainian.

Oro har, herrialde osoko hegazti klase desberdin gehien dagoen inguruetako bat da; basoilarrak, Enontekiöko eskandinaviako lagopodo ospetsuak eta ahatebeltzak, ahatebeltz hegalzuriak, murgilari handiak eta, ustez, Finlandiako hegazti ederrena den zerra txikiak bezalako ur-hegazti espeziak agertzen dira, esaterako, zingira inguruetan. Hego mugimendu motzak egiten dituzten belatz txikiak eta arrano beltzak bezalako harrapari beldurgarriak, bestalde, biribilak egiten ibili ohi dira zeru zabalean [1].

Ikus, gainera

  • Pasmajärvi

Kanpo estekak

  • Pulju Eremu Basatia[Betiko hautsitako esteka] (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2260010
  • Wd Datuak: Q2260010

Erreferentziak

  1. a b c Puljun erämaa-alue[Betiko hautsitako esteka]


Finlandiako Eremu Basatiak

Hammastunturi · Kaldoaivi · Kemihaara · Käsivarsi · Muotkatunturi · Paistunturi · Pöyrisjärvi · Pulju · Tarvantovaara · Tsarmitunturi · Tuntsa · Vätsäri