Romulo Augustulo

Romulo Augustulo

Irudi gehiago
Western Roman emperor (en) Itzuli

475eko urriaren 31 (egutegi gregorianoa) - 476ko irailaren 4a (egutegi gregorianoa)
← Julio Nepote
Bizitza
JaiotzaRavenna, 
HerrialdeaMendebaldeko Erromatar Inperioa
 Antzinako Erroma
Lehen hizkuntzalatina
HeriotzaCastel dell'Ovo, 
Familia
AitaFlavio Orestes
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakEnperadorea
Parte-hartzailea
  • Deposition of Romulus Augustulus (en) Itzuli

Romulo Augustulo (latinez: Flavius Romulus Augustus; c. 460 - 476 ondoren, 488 baino lehen), azken mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen.

Germaniar jatorrizko Flavio Orestes politikaria eta gerlaria zuen aita (Atilaren jenerala izan zen ere). Flavio Orestes "Magister militum" (Armadaren burua) izendatu zuen Julio Nepote mendebaldeko enperadoreak 475ean. Urte horretako abuztuaren 28an, Orestesek Ravenna hiriburua kontrolpean eduki ahal izan zuen estatu-kolpe baten bidez. Julio Nepotek Dalmaziara joan behar izan zuen: handik gobernatzen segitu zuen, 480an hil zen arte.

Hala ere, Flavio Orestes benetako gobernatzailea bilakatu zen. Bere burua kargurako egokirik ez ikusita, semea izendatu zuen enperadore 475eko urriaren 31n. Ekialdeko enperadoreek, Zenonek zein Basiliskok, ez zuten enperadore berria onartu.

Romulok ume edo nerabe bat izan behar izan zuen izendapenaren garaian. Aitak gobernatu ahal izateko panpina baino ez zen. Hala ere, handik gutxira germaniar batzuk matxinatu ziren, Orestesek lursoroak emateari uko egin zionean. Haien buruzagiak, Odoakrok, Orestes atzeman eta hil egin zuen 476ko abuztuaren 28an.

Odoakrok Ravenna hiriburua hartu zuen enperadore gaztearekin batera. Romulok abdikatu behar izan zuen 476ko irailaren 4an. Monasterio batean bizi izan zen bizitza osoan. Horrela, Mendebaldeko Erromatar Inperioa desegin zen. Ekialdekoak 1453 arte iraun zuen. Mendebaldeko erorialdiak, halere, ez zuen hauts handirik harrotu, benetako boterea galdurik baitzeukan Erromak: Odoakro bezalako germaniarrek zeukaten benetako agintea.

  • i
  • e
  • a
Erromatar eta bizantziar enperadoreak
Printzerria
27 BC – 235 ADKrisialdia
235–284Dominatua
284–395
Mendebaldeko Inperioa
395–480
Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa
395–1204
Nizeako Inperioa
1204–1261Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa
1261–1453
Letra etzanean usurpatzaile edo enperadorekideak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Romulo Augustulo Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q130601
  • Commonscat Multimedia: Romulus Augustus / Q130601

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 32932293
  • ISNI: 0000000018776975
  • GND: 124521940
  • LCCN: n79077166
  • SUDOC: 234393750
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05150/eu_r_0877/r0877
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q130601
  • Commonscat Multimedia: Romulus Augustus / Q130601