Sokotra

Sokotra
Gizateriaren Ondare
Datu orokorrak
Garaiera1.503 m
Motauharte
Luzera132 km
Zabalera50 km
Azalera3.796 km²
Geografia
Map
Koordenatuak12°31′N 53°55′E / 12.51°N 53.92°E / 12.51; 53.92
UTC orduaUTC+03:00
Honen parte daSocotra Archipelago (en) Itzuli
Federalization of YemenHadhramaut Region
Ur-gorputzaArabiako itsasoa
Leku geografikoaSocotra Archipelago (en) Itzuli

Sokotra[1] (arabieraz سقطرى Suquṭrā) Indiako ozeanoan dagoen lau uhartetako uhartedi txikia da, Afrikako Adarreko kostaldetik gertu eta Arabiar penintsulatik 350 kilometrotara kokaturik. Yemengo Errepublikako Hadramaut gobernantziaren zati bat da. Somaliak uhartediaren jabetza aldarrikatzen du.

Geografia

Sokotra munduko leku isolatuenetarik bat da. Uhartedia lehen Gondwana superkontinentearen zati bat zen, baina Erdiko Pliozenoan Adengo Golkoa ireki zenean banatu egin zen.

Uhartedian Sokotra uharte nagusia (3.625 km²), eta "Anaiak" izeneko hiru uhartetxo txikik osatzen dute (Abd al Kuri, Samhah eta Darsah).

Uhartediko lekurik altuena Haghier mendietan dago eta 1.525 metro ditu.

Klima

Klima basamortu eta estepako tropikalarena (Köppen klima sailkapena: BWh eta BSh) da, montzoi urtaroaren eraginez.

    Datu klimatikoak (Socotra)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 27.2 28.5 30.5 32.7 34.2 33.9 32.0 32.3 32.7 31.4 29.8 28.0 31.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 22.0 23.4 25.1 27.5 28.9 29.0 27.6 27.5 27.6 26.0 24.2 22.7 26
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 16.8 18.3 19.8 22.2 23.7 24.1 23.2 22.8 22.6 20.6 18.7 17.5 20.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 23 18 14 22 37 18 12 15 27 38 18 16 258
Prezipitazio egunak (≥ 0.0 mm) 2.0 2.0 2.1 3.4 4.1 6.0 9.7 9.3 4.9 3.2 3.0 3.0 52.7
Hezetasuna (%) 23 18 14 22 37 18 12 15 27 38 18 16 21.5
Iturria: Climate of Socotra — Climatic Research Unit — University of East Anglia [1]

Historia

Bertako kondairak dio 52 urtean Tomas apostoluak kristautasuna ekarri zuela uhartedira. X. mendean Abu Mohammed Al-Hassan Al-Hamdani geografoak esan zuen biztanle gehienak kristauak zirela. Nestorianoak ziren baina antzinako erritual magikoak praktikatzeari ekin zioten. 1507an, Portugal saiatu zen uhartedia arabiar boteretik "askatzen", baina ongi etorria ez zen portugaldarrek espero zuten bezain beroa izan eta lau urte berantago uharteak utzi behar izan zituzten.

1511n uharteak Mahra sultangoaren kontrolpean erori ziren 1886an britainiar protektoratu bihurtu arte.

1967ko urrian Mahra sultangoa indargabetua izan zen eta azaroaren 30an Hego Yemengo zati bihurtu. Gaur egun Yemenen dago.

Demografia

Ia Sokotrako biztanle guztiak uharte nagusian bizi dira (43.000 inguru 2004an). Uharteko hiri nagusia Hadiboh da. Abd Al Kurik eta Samhahk ehunka biztanle baino ez dute; Darsahk ez du biztanlerik.

Uhartean hizkuntza semitikoa den Soqotri hizkuntzaz egiten da, Hegoko arabikoaren familiakoa (Omango mehri bezala).

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .

Kanpo estekak

  • i
  • e
  • a
Afrikako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)
Map indicating Western Africa Mendebaldeko AfrikaMap indicating Northern Africa Iparraldeko AfrikaMap indicating Central Africa Erdialdeko AfrikaMap indicating Eastern Africa Ekialdeko AfrikaMap indicating Southern Africa Hegoaldeko AfrikaMenpeko lurraldeakEztabaidatuak
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q82859
  • Commonscat Multimedia: Socotra / Q82859

  • Wd Datuak: Q82859
  • Commonscat Multimedia: Socotra / Q82859