Xaria

Xaria[1] (arabieraz: شريعة‎xariʿa, euskaraz: «bidea/patua») islamaren lege sistemari eta islameko bizitzako atal guztiei egiten die erreferentzia. Islamaren legea da, Koranean, Sunnan, herri tradizioetan eta islamaren lehenengo bi mendeetako musulman jakintsuen lanean oinarritzen dena. Hainbat gai aipatzen ditu, hala nola politika, ekonomia, banketxeak, negozioak, kontratuak, familia, sexualitatea, garbitasun eta gai sozialak, adibidez.

Lege islamikoa da erabiltzen den lege erlijiosorik hedatuena, eta munduko hiru sistema juridiko hedatuena da, zuzenbide komun eta zuzenbide zibilarekin batera. Islamaren Urrezko Garaian, zuzenbide islamiko klasikoak zuzenbide komunaren garapenean eragin zuela uste da, baita zuzenbide zibilaren hainbat instituzioren garapenean ere.

Musulmanak ez diren beste lege sistema askoren aztarnak ikus daitezke xarian: antzinako arabiar beduinoenak, Mekako merkataritza legearenak, Medinako nekazaritza legearenak, konkistatuko herrietakoenak, eta erromatarren eta juduen legearenak.

Xaria legea dela esatea, baina, ez da erabat zuzena, legeaz haragokoa baita. Xariak erlijioa, politika, gizarte eta etxeko ohiturak, eta bizitza pribatua, dena hartzen du. Berez, musulman guztiei dago zuzendua, baina musulman gizartean bizi den pertsona orori aplikatzen zaio neurri batean; herrialde musulmanetatik kanpo bizi direnean edo bidaiatzen dutenean, ez daude xaria betetzera derrigorturik. Xaria ez da gizakiarentzat kritikagarri, Jainkoaren nahian oinarritzen baita.

Xariaren arauak bi multzotan bana daitezke: elizkizun eta errituei buruzkoak, batetik, eta lege eta politikari buruzkoak, bestetik. Baina halere, xariaren atal gehienek eragin gutxi izan dute, edo batere eraginik ez, musulman gizarte gehienetan, salbu eta islamiartze aldi batean txertatu direnetan (Sudanen, Iranen, Saudi Arabian eta neurri batean, Libian). Baina garrantzi handikoa da etxeko auzietan, hala nola familia, ezkontza edota ondoretasun arazoetan.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. Euskaltzaindiaren Hiztegia. .
  • i
  • e
  • a
Islama
Dotrina
Literatura
Profeziak
Suhufi Ibrahim  • Taurat  • Zabur  • Injil  • Korana
Kodizeak
Hadiz  • Kalam  • Fiqh
Sineskera eta oinarriak
Fatua  • Jihad  • Taqiya  • Xaria  • Tawhid  • Islamaren bost euskarriak
Praktikak
Leku sakratuak
Profetak
Ulul Azmi
Nuh  • Ibrahim  • Musa  • Isa  • Mahoma
Koranekoak
Adan  • Idris  • Nuh  • Hud  • Salé  • Ibrahim  • Lut  • Ismail  • Ishaq  • Yaqub  • Yusuf  • Ayub  • Shoaib  • Musa  • Harun  • Zulkifl  • Daud  • Suleiman  • Ilyas  • Al-Yasa  • Yunus  • Zakariya  • Yahya  • Isa  • Mahoma
Bestelakoak
Abel  • Aliassabat  • Daniel  • Semi  • Shit  • Josue  • Samuil  • Isaias  • Jeremias  • Idris
Adarrak
Ahmadismoa  • Alauismoa  • Deobandia  • Hamabitarra  • Ibadhismoa  • Ismailismoa  • Jihadismoa  • Kharijismoa  • Koranismoa  • Salafismoa  • Sufismoa  • Sunnismoa  • Xiismoa  • Wahhabismoa  • Zaidismoa
Kristautasuna  • Judaismoa

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q482752
  • Commonscat Multimedia: Sharia / Q482752

  • Identifikadoreak
  • GND: 1151921939
  • LCCN: sh85068454
  • NDL: 00564590
  • NKC: ph121220
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q482752
  • Commonscat Multimedia: Sharia / Q482752