Ziza behigorri
Ziza behigorria | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Tricholoma |
Espeziea | Tricholoma vaccinum P.Kumm., 1871 |
Ziza behigorria (Tricholoma vaccinum) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi latza, ia kalitaterik gabea.
Deskribapena
Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, mamitsua, lehorra, titi pixka batekin eta ertz biribilkatuarekin, batez ere gaztetan. Ertzak luzatzen direnean, ildaskatu egiten dira eta ertza iletsua da. Azal marroia du, ezkata erradial zabal ilunagoekin.
Orriak: Zabal samar, zurixkak, baina gorriz zikintzen dira.
Hanka: Luzanga eta barnehutsa, beheko aldean kapelaren antzeko kolorea duten zuntzexkak ditu eta goiko aldean, pruinaduna ezkatatxo arrosekin.
Haragia: Zuria, zahartzaroan aireak ukitzen dionean berehala gorritzen da. Irin usaia du eta zaporea ere bai, baina zertxobait mikatza.[2]
Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak.
Jangarritasuna
Erdipurdiko jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
Tricholoma imbricatum delakoarekin, hau handiagoa da, azal leunagoa du (ez da hain ezkatatsua eta iletsua), ez da hain gorrixka eta oin klabiformea du, ez lodituta.[4]
Sasoia eta lekua
Udan koniferoen azpian, batez ere izeietan, baina batzuetan hostozabalen basoetan ere aurkitzen da.[5]
Banaketa eremua
Asiako iparraldea, Europa, Ipar Amerika.
Galeria
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 298 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 303 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos,. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 256 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 158 or. ISBN 84-282-0865-4..
Kanpo estekak
- Datuak: Q3506262
- Multimedia: Tricholoma vaccinum / Q3506262