C-3 linea |
|
Amurrio Euskal Herriko Arabako tren eta autobus geltoki bat da, Amurrio udalerrian kokatuta dagoena.
Geltokia 1863ko martxoaren 2an ireki zen.
Egoera
Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]
Sarbideak
- Geltoki bidea
Irisgarritasuna
Irisgarritasuna |
Lekua | Sarbidea | Egoera |
Geltokia | Geltoki bidea | |
Nasak | 1. trenbidea | |
2. trenbidea | |
Trenak | 1. trenbidea | |
2. trenbidea | |
Historia
Geltokia 1863ko martxoaren 2an ireki zen, Nafarroa eta Bizkaia Errioxa eta Araba bidez lotu nahi zituen trenbidearen Miranda Ebro-Bilbo zatia ireki zuenean, Castejondik Bilborako Burdinbide Konpainia delakoak, Castejon-Bilbo burdinbidea.[2]
Berehala, konpainia hondatu egin zen eta Norteko Konpainiak bere gain hartu zuen. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideen konpainiaren esku geratu zen, bere titulartasuna mantendu zuen 1941ean nazionalizatu eta sortu berria zen RENFEn integratu zuten arte.[3]
2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[4]
Geltokia
Udalerriaren ekialdean dago. Bidaiarien eraikina tokiko arkitekturaren erakusgarri argia da. Oinarri angeluzuzenekoa da, bi altuerakoa, harrizkoa, eta bi isurkiko moko teilatu handi batek estaltzen du. Bere bi fatxadak udalerriko armarriarekin eta barrutira sartzeko balio duten arku eliptikoekin apainduta daude. Bi nasa ditu, bata albokoa eta bestea erdikoa erdikoa eta bost bidekoa.
Zerbitzuak
Aldiriko tren
Hiriarteko autobus
Eskualdeko Garraioa | |
Erreferentziak
- ↑ EuroFerroviarios. «Amurrio (geltokia)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ «Zaragozatik Iruñera eta Altsasura» web.archive.org 2011-01-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
- ↑ Herri Lanen Memoria 1884
- ↑ Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- ADIF enpresako web gunea
- RENFE enpresako web gunea