C-1 linea |
|
C-2 linea |
|
Zorrotza Euskal Herriko Bizkaiko tren eta autobus geltoki bat da, Bilbo udalerriko Zorrotza auzoan kokatuta dagoena.
Geltokia 1888ko martxoaren 19an ireki zen.
Egoera
Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]
Sarbideak
Zorrotzako geltokiko kalea, 8
Irisgarritasuna
Nahiz eta sarbidea irisgarria izan, nasa eta trenaren arteko tartea dela eta geltokiaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez dio Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatzen ibilgailutik igo edota jaistea.»[2]
Irisgarritasuna |
Lekua | Sarbidea | Egoera |
Geltokia | Zorrotzako geltokiko kalea, 8 | |
Nasak | 1. trenbidea | |
2. trenbidea | |
Trenak | 1. trenbidea | |
2. trenbidea | |
Historia
Geltokia 1888ko martxoaren 19an inauguratu zen, Bilbo-Santurtzi burdinbide tartea irekitzearekin batera, geroago Portugaletera helduko zen linean.[3] Lanak Bilbotik Portugaleterainoko Burdinbide Konpainiak egin zituen. 1889. urtean geltokiari Bizkaiko Foru Aldundiaren esku zegoen Trianoko Burdinbidea batu zitzaion, hasiera batean zamak garraiatzeko zena, eta geroago bidaiarientzako zerbitzua eskaintzen hasi zuena.[4]
2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[5]
2010eko maiatzean igogailuak instalatu ziren bi nasetan, nasa aldaketa egiterakoan irisgarritasuna bermatzeko nahian.[6]
Geltokia
Zorrotza auzoaren erdialdean kokatzen da. Bidaiarien eraikinak oin laukizuzena eta solairu bakarra du, agerian utzitako adreiluzko fatxadarekin. Eraikinak leihatiladun txarteldegia, txartel salmenta eta balioztatze makinak, eta 2017tik desfibrilagailua ere ditu.
Geltokiak bi trenbide eta bi alboko nasa ditu, markesinaz hornituta. Nasen arteko aldaketa trenbideak azpitik zeharkatzen dituen tunela erabilita egiten da, eta horretarako eskailerak zein igogailuak daude.
Kanpoaldean taxi geralekua dago.
Zerbitzuak
Aldiriko trenak
Hiriko autobusak
Fray Juan 11
|
![](//upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/85/Logo_Red_Bus.svg/18px-Logo_Red_Bus.svg.png) Bilbobus 18 Zorrotza → San Ignazio |
|